REAL UNION B-K ERRAZTASUNAREKIN GARAITU ZUEN HERNANI B
Futbola

REAL UNION B-K ERRAZTASUNAREKIN GARAITU ZUEN HERNANI B

Talde txuribeltzak 5-0eko markagailu zabala erdietsi zuen denboraldiko hamargarren jardunaldian

Real Union B: Flores; Arteaga, Cabo, Gordo (Sanchez, 63. min.), Olaciregui; Garcia, Ollo (Chacon, 76. min.), Gonzalez (Abad, 76. min.), Corvo (Sagredo, 63. min.); Blanco, Palenzuela.

CD Hernani B: Vicente; Oier Ezeiza (Lopez, 60. min.), Lukanbio, Beltran, Alberdi (Artola, 67. min.); Lizeaga, Jimenez (Lasa, 63. min.), Garcia, Ibai Ezeiza (Roman, 63. min.), Sarriegi; Polaina (Larburu, 57. min.).

Emaitza (5-0): 1-0, Palenzuela (4. min.); 2-0, Blanco (15. min.); 3-0, Palenzuela (25. min.); 4-0, Corvo (33. min.); 5-0, Cabo (70. min.).

Epailea: Ruben del Solar Fernandez. Txartelik gabe.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Errejional Mailako 1. Multzoko ligako 10. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.

Real Union B-k, bi jardunaldi jarraian markagailua hutsean utzi ondotik, garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean, Galeko anexoan, Hernani B taldearen kontra. Bost gol sartuta, txuribeltzak nagusi izan ziren neurketa guztian zehar eta hiru puntu gehiago batu zituzten sailkapenera.

Neurketa hasi eta berehala iritsi zen etxeko taldearen lehen gola. Palenzuelak sartu zuen laugarren minutuan, hain zuzen ere. Hamaika minutu beranduago, markagailuan abantaila hartzen hasi ziren irundarrak eta Blancok lortutako golarekin, 2-0koa ezarri zuten. Atsedenaldira ailegatu baino lehen gainera, bertze bi gol sartu zituen Real Unionek, Palenzuelak (25. minutuan) eta Corvok (33. minutuan) 4-0ekoa ipini zuten eta dagoeneko partida erabakita utzi zuten lehen zatia bukatzerakoan.

Bigarren zatian, neurketa amaitzeko hogei minutu gelditzen zirenean, Cabok norgehiagoka borobiltzea lortu zuen eta jardunaldiko bostgarren gola sartuta eta Hernaniren markagailua hutsean utzita, 5-0ekoa ezarri zuen talde txuribeltzak behin-betiko.

Hiru puntu gehiago batuta, Real Unionen bigarren taldeak 20 ditu guztira sailkapenean eta hirugarren postuan kokatua dago, Orinoko FT liderretik bi puntura eta Universidad de Deusto bigarren sailkatutik puntu bakarrera. Talde irundarrak kanpoan jokatuko du datorren jardunaldia, hain zuzen ere Euskaldunaren zelaian.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika