09 Urt, 2023
Talde txuribeltzak 6-0eko markagailuarekin garaitu zuen Ostadar, Roca Fundazioaren mendeurrenaren lehen ospakizunean
Real Union-Roca: Flores; Arteaga, Sarr, Olaciregui, Cabo; Sanchez (Blanco, 71. min.), Corvo (Arzuaga, 71. min.), Letamendia (Ollo, 63. min.), Rodriguez (Chacin, 71. min.), Sagredo (Garcia, 63. min.); Palenzuela.
Ostadar SKT: Hernando; Lopez, Garcia, Osorio, Ruiz; Sarasola, Gonzalez, Apaolaza, Fernandez, Etxezarreta; Masa.
Emaitza (6-0): 1-0, Sagredo (6. min.); 2-0, Palenzuela (20. min.); 3-0, Letamendia 52. (min.); 4-0, Letamendia (62. min.); 5-0, Blanco (77. min.); 6-0, Chacon (82. min.).
Epailea: Jagoba Iturriaga Azpeitia. Txartel horia atera zion Sarasolari (56. min.) Ostadar SKT taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Erregional Gorengoen Mailako 14. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru. Partida hasi aurretik Real Union-Rocak familia argazkia atera zuen, Rocaren sorreraren mendeurreneko ekitaldien hasieran.
Real Union B-k garaipen zabala eskuratu zuen pasa den larunbatean Ostadarren kontra jokatutako neurketan. Sei gol sartuta eta aurkariaren markagailua hutsean utzita, ezinhobe hasi ditu talde irundarrak Roca Fundazioaren mendeurrenaren ospakizunak.
Carlos Garciaren mutilek euren nagusitasuna erakutsi zuten Galeko anexoan jokatutako urteko lehen partiduan. Seigarren minuturako lehen gola sartua zuen etxeko Sagredok eta atsedenaldira iritsi baino lehen, bigarrena ere eskuratu zuen Real Unionek Palenzuelaren aldetik (20. minutuan, 2-0).
Aldageletatik bueltan, gol festak jarraipena izan zuen Galen eta bertze lau sartu zituen etxeko taldeak. Letamendiak bi gol sartu zituen, 52 eta 62. minutuetan. Blancok ere 77. minutuan sartu zuen bostgarrena eta azkenik, neurketa bukatzeko zortzi minutu gelditzen zirenean, Chaconek seigarren gola sartu zuen, 6-0eko markagailua ezarriz behin-betiko.
Garaipen honekin, Real Unionek sailkapeneko lidergotza sendotu du eta 32 puntu batu ditu guztira. Datorren asteburuan, Hondarribia FE bisitatu beharko du taldeak eta bertan ere, Roca Fundazioaren ekipazioarekin arituko da.
(Argazkia: fdefoto fotografia)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...