REAL UNION B-K HUTSERA BERDINDU ZUEN ALLERRUREN KONTRA
Futbola

REAL UNION B-K HUTSERA BERDINDU ZUEN ALLERRUREN KONTRA

Talde irundarrak ez zuen golik jaso ezta lortu ere, eta bertze berdinketa batekin itzuli zen etxera

Allerru KE: Monedero; Villanueva, Aguirregomezcorta, Santos, Pozo (Toval, 72. min.); Garcia, Rodriguez (Bengoetxea, 72. min.), Cascante, Carmona (Jimenez, 75. min.), Gomez (Vicente, 45. min.); Altuna (Sanz, 25. min.).

Real Union B: Iza; Arteaga, Cabo, Gordo, Sagredo; Rodriguez (Abad, 74. min.), Garcia, Ollo, Gonzalez (Chacon, 83. min.), Corvo; Blanco (Palenzuela, 65. min.).

Emaitza: (0-0).

Epailea: Asier Lapazaran de la Hoz. Txartel horia atera zien Corvori (40. Min.), Rodriguezi (50. Min.) eta Cabori (66. Min.) Real Union B taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Errejional Mailako 1. Multzoko ligako 9. jardunaldia. Plazeta. 100 ikusle inguru.

Real Union B-k bigarren aldiz jarraian, hutsera berdindu zuen pasa den larunbatean Allerruren kontra. Kanpoan aritu ziren bertze behin, eta puntu bat gehiago eskuratu zuten Plazetan Carlos Garciaren mutilek.

Golik gabeko bertze jardunaldi bat jokatu zuten Real Unionen bigarren taldean azkeneko partidan. Allerruren kontra aritu ziren eta irabazi ez bazuten ere, sailkapenean puntu bat gehiagorekin itzuli ziren etxera.

Irungo taldea hirugarren dago orain sailkapenean, 17 punturekin. Bigarren postuan, puntu bakarrera, Universidad de Deusto taldea dago eta lidergotzan berriz, Orioko FT lau puntu gehiagorekin.

Datorren asteburuan, Real Union B-k Galeko anexoan jokatuko du neurketa. Bi jardunaldi jarraian kanpoan aritu ondotik, berriz ere etxean izanen da taldea eta bertan jaso beharko du Hernani. Talde hau sailkapeneko azken aurreko postuan dago, zazpi punturekin guztira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika