Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
20 Ira, 2022
Carlos Garciak entrenatzen duen taldeak 3-0 irabazi zuen denboraldiko lehen neurketa
Real Unioneko bigarren taldeak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen pasa den larunbatean etxean. Gorengo mailan aritzen da taldea aurten eta beraien helburua Ohorezko Erregional mailara bueltatzea izanen da. Horretarako, hasiera bikaina eman diote denboraldiari, izan ere, Real Union B-k Touring B taldea garaitu zuen 3-0eko markagailuarekin.
Lehen zatia golik gabekoa izan zen eta hutsera berdinduta hasi zuten bigarrena bi taldeek. 64. minutuan aldiz, etxekoen gola iritsi zen, Gonzalezen partetik. 1-0eko markagailuarekin, Real Unionek lehen kolpea jaso zuen, izan ere, Abadi kanporatua izan zen bigarren txartel hori jaso ondotik. Edonola ere, taldeak ez zituen besoak jaso eta lau minutu beranduago, bigarren gola sartu zuen Rodriguezek. Azkenik, 83. minutuan, talde irundarrak hirugarren eta azken gola sartu zuen, Artolaren eskutik, eta horrela 3-0eko behin betiko markagailua erdietsi zuten.
Denboraldiko lehen jardunaldia irabazita eta sailkapenera lehen hiru puntuak gehituta, Real Union B-k datorren asteburuan Usurbil bisitatu beharko du Haraneko futbol zelaian.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...