REAL UNION ESKU HUTSIK BUELTATU ZEN LEONDIK
Futbola

REAL UNION ESKU HUTSIK BUELTATU ZEN LEONDIK

2-0eko markagailuarekin galdu zuen talde txuribeltzak Cultural y Deportiva Leonesa

Real Unionek ez zituen punturik batu asteburuan Cultural y Deportiva taldearen kontra. 2-0eko markagailua lortu zuen aurkariak eta horrela, Fran Justoren taldea esku hutsik bueltatu zen Leondik. Orain, 20 punturekin guztira, sailkapeneko hamaikagarren postuan dago kokatuta talde txuribeltza.

Partidua hasi eta bereharala aitzindu zen markagailuan Cultural y Deportiva Leonesa. Hirugarren minutuan, Martinek sartu zuen gola eta honek min egin zion Real Unioni. Zelaian kokatu gabe jokatu zituen hurrengo 42 minutuan eta, aukera batzuk izan bazituen ere, ezin izan zituen errematatu eta markagailuan berdinketa lortu.

Bigarren zatian, joko hobea lortu zuen Real Unionek eta bertze abagune garbi batzuk izan zituen markagailuan banako berdinketa jartzeko. Hala ere, ez zen baloirik sartu atean. Azkenean, 83. minutuan, 2-0ekoa ezarri zuten etxekoek. Samanesek penalti bidez ireki zuen tartea emaitzan eta horrela, hiru puntuak ere poltsikoratu zituen.

Heldu den asteburuan, igandearekin (abenduaren 10ean), 12:00etan, Galen jokatuko du Real Unionek sailkapenean bere gibeletik kokatuta dagoen Osasuna Promesas talde nafarraren kontra.

(Argazkia: Irene Rodriguez)

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika