Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
13 Mai, 2022
Neurketa bihar izango da, larunbata, arratsaldeko 19:00etan
Real Unionek bihar Talavera jaso beharko du Stadium Galen, arratsaldeko 19:00etan. Neurketa zaila izango da, izan ere, helburu desberdinengatik baina bi taldeak ere garaipenaren beharretan daude momentu honetan eta zelaia horrengatik borrokatzeko lekua bihurtuko da.
Aitor Zulaikaren taldeak play-offak jokatzeko aukera ematen duten postuetan egon nahi du derrigorrez eta horretarako, gelditzen zaizkion bi partiduetan (Extremaduraren aurkakoa beraien alde dute dagoeneko) garaipena eskuratzea laguntza izango litzateke. Hala ere, Zulaikaren mutilak sinetsita daude hori lor dezaketeela eta borrokan ibiliko dira horretarako: “Ez da erraza izango, baina aukerak ditugu eta aukerak ditugun bitartean horri heldu behar diogu. Sinesten dugu aukerak baditugulako”.
Talaveraren aurrean garaipena eskuratzea ez da erraza izango. Taldea beheko postuetan dago eta mailari eutsi nahi dio azken zati honetan. Azpeitiarrak azaldu duen moduan, “Talavera egoera zail batean dator, baina momentu onean. Salbatzeko aukerak dituzte eta partidu zail batean aurrean egongo gara”. Entrenatzaileak gainera, honen aurrean, talde irundarraren lana goraipatu nahi izan du: “Talavera bezalako plantilla bat behean ikusteak baloratu arazi behar gaitu, eta balorazio hori ona dela jakinda, zelaira dena ematera atera behar gara”.
Biharko neurketako gakoetako bat “baloiaren jabetza guk nahi dugun adina izatea” dela ere azpimarratu du Zulaikak. “Beraiek oso ondo erabiltzen dute baloia zelai erdian eta guk kentzen badiegu sufrituko dute”, gaineratu du. Azkenik, “partiduaren barruan egongo diren beste partidu txikietan mentalki oso indartsu” egon behar direla ere onartu du.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...