08 Aza, 2021
Irundarrek U.D. Sanse taldearen kontra 0-2 irabazi zuten igandean Jose Luis de la Hoz-Matapiñonera zelaian
Real Union hiru puntuen bila abiatu zen larunbat eguerdian Madrilera, U.D. Sanse taldearen kontra zuen hitzordura. Neurketa zaila izango zela aurreikusi zuen ostiralean Aitor Zulaika entrenatzaileak, izan ere, etxeko taldeak ez zuen oraindik porrotarik jaso beraien zelaian. Hala ere, hori ez zen izan oztopo irundarrentzat, eta 0-2 irabazi zuten madrildarren aurka, Jose Luis de la Hoz-Matapiñonera berdegunean garaipena lortzen duen lehen kanpoko taldean bilakatuz.
Jardunaldia ondo hasi zuen Real Unionek, Zulaikak esan zuen moduan, “denboraldi honetako lehen zatirik onena egin dugu”. 42. minutuan sartu zuten irundarrek lehendabiziko gola, Chema Nuñezek gidatu eta Praderak errematatutako jokaldiaren ondoren. Hala ere, kosta egin zitzaien arbitroak hori onartzea, bertako jokalarien iritziz kanpora joandako baloia baitzen.
Atsedenaldia 0-1eko markagailuarekin hasi zuen Zulaikaren taldeak. Nahiz eta etxekoen aurretik kokatu, lanean jarraitu behar zutela argi zuten denek eta entrenatzaileak gero aitortu zuen moduan, “ez nuen partidu bukaerara ailegatu nahi bi zati aski desberdinak egin genituela pentsatuz”.
Bigarren zatia hasi bezain pronto, Ruedak Seguin arearen eskinara bota zuen eta epaileak txartel gorriarekin jokalaria kanporatzea erabaki zuen. Horrela, etxeko taldeak jardunaldia jokalari bat gutxiagorekin jarraitu behar izan zuen. Honek “taldeak zalantzak edukitzea” egin zuela onartu zuen Zulaikak eta “azken 30 minutuak asko sufritu” zutela. Hala ere, azken minutuetan berriz ere indarberritu ziren irundarrak eta azken minutuan beste gol bat sartzea lortu zuten, Oyarzunek botatako korner bat Temenuzhkovek buruz errematatu baitzuen.
Irundarrak zelaira atera aurretik, Aitor Zulaikak goiburu bezala hauxe esan ziela aitortu zuen: “Real Union, behingoz, Madrilen eguerdiko 12etan irabaztetik gertuago egon behar da”. Honek jokalariengan efektua izan zuen eta taldea hiru puntu irabazita eta bederatzigarren postua lortuta itzuli zen etxera, aurreko astean Stadium Galen jasotako porrota konponduz.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...