Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
16 Mai, 2022
Talde txuribeltzak 3-1eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena Talaveraren kontra
Real Unionek, pasa den larunbatean, 3-1eko markagailuarekin hartu zuen mendean Talavera. Ez zen partidu erraza izan, baina talde irundarrak beharrezkoa zuen garaipena eskuratu zuen, sailkapenean puntuak batuz eta play-offetarako postuekin amesten jarraituz.
Neurketa hasi eta lehen aukera Talaverarena izan zen. 12. Minutuan Monroyk area kanpotik jaurti zuen baloia eta Irazustaren besoetara bota zuen. Sei minutu beranduago, Oyarzunek izan zuen aukera modu berean aurretik jartzeko, baina Sousak urrundu egin zuen. 25. minutuan, aurkariak saiatu ziren berriro eta oraingoan arrakasta izan zuten. Pichinek jaurtiketa egin eta Real Uniongo atezainak ezin izan zuen hau gelditu. Hala ere, etxeko taldeak segidan berdindu zuen markagailua. 28. minutuan, Bravok baloiari kolpea eman eta kontrako atean sartu zen.
Bigarren zatia bana berdinduta hasi zuten bi taldeek, baina 60. minutuan aurretik jartzea lortu zuten txuribeltzek. Oyarzunek ezker hegaletik erdiraketa egin eta Bravok buruz errematatu zuen, gol izugarria eskuratuz. Hortik aurrera, Real Unionek neurketa kontrolatzen jakin zuen. Gainera, Nacho Sanchezek ezker hegaletik sartu ondoren, penaltia atera zuen, eta Riverok 3-1ekoa ere eskuratu zuen etxeko taldearentzat.
Garaipen honekin, Real Unioni neurketa bakar bat falta zaio denboraldia amaitzeko. Extremaduraren kontrako partidua bertan behera geldituta, eta puntu horiek batuta, 57rekin egongo da talde irundarra. Horrela, maiatzaren azkeneko asteburuan, Tudelanoren aurka jokatuko du, play-offetarako postu horiek lortzeko borrokan.
(Argazkia: Haimar Marcos)
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...