REAL UNION ROCAK AZKEN MOMENTUAN ESKURATU ZUEN PUNTU BAT FANDERIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK AZKEN MOMENTUAN ESKURATU ZUEN PUNTU BAT FANDERIAN

Azken hamar minutuetan Palenzuelak eta Ollok sartutako golei esker, Carlos Garciaren mutilek bertze puntu bat gehitu ahal izan zuten sailkapenean

Touring KE "B": Ramajo; Dadie, Irazusta (Coelho, 87. min.), Guemes, Oihan Zabala (Chaparro, 81. min.); Garcia, Azcona (Mikel Zabala, 70. min.), Camara (Etxeberria, 89. min.), Arzallus (Hernández, 81. min.), Cuadrado; Muñoz.

Real Union Roca: Iza; Arteaga, Cabo (Chan, 59. min.), Sarr, Olaciregui; Letamendia, Ollo, Sagredo (Blanco, 59. min.), Arzuaga (Gonzalez, 70. min.), Corvo; Palenzuela.

Emaitza (2-2): 1-0, Azcona (27. min.); 1-1, Palenzuela (80. min.); 2-1, Muñoz (87. min.); 2-2, Ollo (93. min.).

Epailea: Mohamed El Batioui Azonoun. Txartel horia atera die Irazustari (43. min.) Touring KE "B" taldean eta Olacireguiri (7. min.), Palenzuelari (41. min.) eta Cabori (52. min.) Real Union Rocan. Real Union Rocaren entrenatzaile Carlos Garciari ere txartel horia atera dio (39. min.). Garcia kaleratu du bi txartel hori erakutsi ondoren (53. min. eta 67. min.) Touring KE "B" taldean eta Sarr txartel gorri zuzenarekin (87. min.) Real Union Rocan.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako 16. jardunaldia. Fanderia. 300 ikusle inguru.

Real Union Roca azken minutuan eskuratutako puntu batekin itzuli zen Irunera Fanderiatik. Touring “B” taldea zuten irundarrek aitzinean eta 80. minutura arte hauek izan ziren nagusi markagailuan. Hala ere, azken hamar minutuetan Palenzuelak eta Ollok emaitza berdindu zuten, sartutako gol banarekin, eta bertze puntu garrantzitsu bat batu ahal izan zuten sailkapenean.

Lehen zatiko 27. minutuan aurreratu zen Touring, Azconak sartutako gol bati esker. Geroztik, partiduko 80. minutura arte, eurek izan ziren nagusi markagailuan, baina ez zelaian. Justizia jartzeko asmoarekin segitu zuten borrokan Carlos Garnciaren mutilek. Horrela, azken hamar minutuetan, lehen aldiz berdindu zuten emaitza, Palenzuelak sartutako golarekin. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman eta berriz ere aurretik jartzea lortu zuten, 87. minutuan 2-1ekoa ezarriz. Neurketa galduta zutela uste zutenean aldiz, Real Union Rocako Ollok gola sartu eta binako berdinketa jarri zuen markagailuan, 93. minutuan.

Berdinketa batekin eta beraz, puntu bat gehiagorekin, itzuli ziren etxera irundarrak. 36 punturekin sailkapeneko lider izaten jarraitzen dute, bigarren postuan dagoen Universidad de Deusto taldearekin hiru puntuko aldea dutela. Datorren asteburuan, Usurbil FT jasoko dute Garciaren mutilek. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika