Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
30 Mai, 2023
Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako finala irabazi zuten Carlos Garciaren mutilek Beasain B taldearen kontra
Real Union Roca: Flores; Arteaga (Gonzalez, 83. min.), Cabo (Ollo, 62. min.), Gordo, Olaciregui; Rodriguez, Lopez (Palenzuela, 62. min.), Sanchez, Corvo (Blanco, 78. min.), Sagredo; Herrero (Artola, 62. min.).
SD Beasain "B": Berrocal; Hurtado, Esnaola, Mujika, Salamanca (Valdivieso, 23. min.); Corta, Rojo (Martinez, 70. min.), Arrese (Cortes, 60. min.), Lizarraga, Piquera (Monreal, 54. min.); Ramirez (Nazabal, 23. min.).
Emaitza (2-1): 0-1, Lizarraga (78. min.); 1-1, Palenzuela (84. min.); 2-1, Gordo (94. min.).
Epailea: Aitor Fernandez Brion. Txartel horia atera die Olacireguiri (13. min.), Sanchezi (13. min.), Cabori (28. min.), Rodriguezi (65. min.), Gordori (90. Min.), Ollori (106. min.) eta Gonzalezi (116. min.) Real Union Roca taldean eta Valdiviesori (85. min.), Lizarragari (100. min.), Hurtadori (113. min.) eta Jaureguiri (120. Min.) SD Beasain "B" taldean. SD Beasain "B" taldeko entrenatzaile Cortesi ete txartel horia atera dio (100. min.)
Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako finala. Martutene. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako finala irabazi zuen pasa den larunbatean Beasain B taldearen kontra. Galtzen hasi baziren ere, neurketa irauli eta azkenik, eurentzat izan zen finala, 2-1eko markagailuarekin.
Partiduaren lehen zatia hutsean bukatu zuten bi taldeek. Lehen gola bigarren zatian iritsi zen. Beasainek, 78. minutuan, gola sartu zuen Lizarragari esker eta horrela, markagailuan aitzindu zen taldea. Sei minutu beranduago aldiz, Palenzuelak baloia sarera bidali eta neurketa berdintzea lortu zuen. Honekin, luzapena behartu zuen Real Union Rocako jokalariak eta orduan ailegatu zen irundarren bigarren gola eta garaipena, 94. minutuan, Gordoren aldetik. Hala ere, hatsik gabe gelditu zen Carlos Garciaren taldea, minutu bat beranduago aurkariak penaltia egin zuenean. Flores atezain irundarrak gelditzea lortu zuen eta garaipena bere taldearentzat izan zen azkenik.
Azken garaipen honekin, Real Union Roca Ligako txapeldun izan da eta heldu den denboraldia Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailan aritzea lortu du.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...