Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
02 Mai, 2023
Asteburuan, Oiartzuni irabazi ondotik, bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera
Oiartzun KE: Zabala; Altuna, Roldan, Larraya (Sanzberro, 75. min.), Argaiz; Arevalillo (Mata, 70. min.), Arbelaitz, Kortabitarte, Martiarena, Diaz; Aburuza.
Real Union Roca: Iza; Arteaga, Cabo, Olaciregui, Sagredo; Rodriguez (Fernandez, 63. min.), Herrero (Ollo, 67. min.), Letamendia (Chacon, 78. min.), Arzuaga (Gonzalez, 85. min.), Corvo; Palenzuela (Lopez, 85. min.).
Emaitza (0-2): 0-1, Rodriguez (min. 9); 0-2, Sagredo (min. 57).
Epailea: Edorta Portillo Vazquez. Txartel horia atera die Larrayari (11. min.), Roldani (23. min.), Argaizi (71. min.) eta Altunari (82. min.) Oiartzun KE taldean eta Letamendiari (52. min.) eta Arzuagari (62. min.) Real Union Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 27. jardunaldia. Karla Lekuona anexoa. 200 ikusle inguru.
Real Union Rocak Oiartzun garaitu zuen pasa den asteburuan, 0-2ko markagailuarekin, eta honekin bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera. Oraindik ere, matematikoki, ez du mailaz igotzeko helburua ziurtatua, baina Carlos Garciaren taldea gero eta hurbilago dago gizonezkoen Ohorezko Erregional mailatik.
Talde txuribeltzaren harrobikoak nagusi izan ziren Karla Lekuona anexoan pasa den asteburuan. Lehen gola bederatzigarren minutuan eskuratu zuten, Rodriguezen eskutik eta aitzinetik joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, 0-2koa ezarri zuen Sagredok, 57. minutuan eta horrela, garaipena eskuratu zuen Real Union Rocak.
Bertze hiru puntu batuta, lider segitzen du Carlos Garciaren taldeak. Zortzi puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatua den Universidad de Deustori. Gero eta hurbilago du Real Union Rocak igoera eta datorren asteburuan, Axularren kontra irabaziz gero, helburu hori lortu dezakete irundarrek.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...