REAL UNION ROCAK MARKAGAILU ZABALAREKIN GARAITU ZUEN SANPEDROTARRA
Futbola

REAL UNION ROCAK MARKAGAILU ZABALAREKIN GARAITU ZUEN SANPEDROTARRA

Letamendiak sartu zuen lehen gola, Palenzuelak hiru eskuratu zituen eta Chaconek bertze bat

Sanpedrotarra FE: Labaka (Zubiri, 86. min.); Rios, Galarza, Beunza, Berzosa (Mondelo, 61. min.); Del Pozo, Unzurrunzaga (Espogeira, 46. min.), Sanchez (Goncalvez, 75. min.), Liñeiro, Jacob; Chapela.

Real Unión Roca: Iza; Arteaga (Arzuaga, 66. min.), Gordo, Sarr, Sagredo; Letamendia (Herrero, 75. min.), Fernandez, Corvo, Artola (Chacon, 66. min.); Palenzuela, Abad.

Emaitza (0-5): 0-1, Letamendia (1. Min.); 0-2, Palenzuela (10. min.); 0-3, Palenzuela (43. min.); 0-4, Chacon (68. min.); 0-5, Palenzuela (89. min.).

Epailea: Unai Zamarron Royuela. Txartel horia atera zien Chapelari (76. min.) eta Del Pozori (80. min.) Sanpedrotarra FE taldean eta Palenzuelari (37. Min.) eta Corvori (70. min.) Real Union Roca taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 22. jardunaldia. Trintxer. 200 ikusle inguru.

Real Union Rocak bertze garaipen bat poltsikoratu zuen asteburuan Sanpedrotarra taldearen kontra. Lehen minutuan sartu zuten Letamendiak lehen gola eta hortik aitzinera, bertze lau sartu zituzten irundarrek. 0-5eko markagailuarekin, hiru puntu gehiago batu dituzte sailkapenera eta lidergotzan segitzen dute.

Neurketa hasi eta lehendabiziko minutuan, Letamendiak taldea aitzindu zuen markagailuan. Euren indarra erakutsi zuten lehen momentutik zelaian eta horrela segitu zuten partidu guztian zehar ere. Hamargarren minutuan, Palenzuelak bigarren gola egin zuen eta, atsedenaldira iristeko bi minutu gelditzen zirenean, hirugarrena ere sartu zuen jokalari berak.

Bigarren zatian nagusi izaten jarraitu zuen Real Union Rocak. 68. minutuan, Chaconek laugarren gola eskuratu zuen eta, neurketa borobiltzeko, 89. minutuan, Palenzuelak berriz ere bortzgarren eta azken gola sartu zuen.

Markagailu zabalarekin irabazi ondotik, bertze hiru puntu poltsikoratu zituzten irundarrek asteburuan. Horrela, bere lidergotza sendotzen ari da astetik astera eta, momentu honetan, 52 ditu guztira. Datorren asteburuan, etxean jasoko du Universidad de Deusto taldea, sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea hain zuzen ere. Hauek irundarrek baino lau puntu gutxiago dituzte eta beraz, aldea murriztu nahiko dute elkarren kontrako partiduan. 

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika