REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ESKURATU ZUEN DEBAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ESKURATU ZUEN DEBAN

Carlos Garciaren mutilek azken hamar minutuetan berdindu zuten Amaikak Bat taldearen kontrako neurketan

Amaikak Bat KE: Bastida; Ruiz, Goikoetxea (Aguirrezabala, 69. min.), Gorroño, Echaniz; Beristain, Beitia (Maza, 75. min.), Tomás Aznal (Kerexeta, 86. min.), Iribar, Azkoitia (Duñabeitia, 55. min.); Markel Aznal (Salegui, 62. min.).

Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arrikarte, Gordo, Poirier (Mikel Rodríguez, 46. min.), Cabo; Corvo (Tellechea, 77. min.), Fernández (Sainte-Rose, min. 37) (Burón, 73. min.), Herrero (Ortiz, 7. min.), Martínez-Barranco, Dolado; Palenzuela.

Emaitza (1-1): 1-0, Echaniz (31. min.); 1-1, Burón (79. min.).

Epailea: Oihan Aberrieta Larraona. Txartel horia atera die Beitiari (40. min.), Echanizi (51. min.) eta Duñabeitiari (89. min.) Amaika Bat KE taldean eta Poirierri (10. min.) eta Gordori (70. Min.) Real Unión Roca taldean. Real Unión Roca taldeko entrenatzaile Carlos Garcíari ere txartel horia atera dio (49. min). Gorroño kaleratu du bi txartel hori atera ondoren (32. min. eta 85. min.) Amaikak Bat KE taldean.

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 10. jardunaldia. Errotazar. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak bana berdindu zuen asteburuan Amaikak Bat taldearen kontra. Denboraldiko hamargarren jardunaldian puntu bat poltsikoratu zuten irundarrek eta horrela, sailkapeneko hamaikagarren postuan kokatu da, hamar punturekin guztira.

Carlos Garciaren mutilek Debara bidaiatu zuten asteburuan, Amaikak Bat taldearen kontra lehiatzeko. Lehen zatian aitzindu ziren etxekoak, 31. minutuan Echanizek sartutako gol batekin. 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira, eta bigarren zatian lortu zuten txuribeltzek neurketa berdintzea. Azken hamar minutuetan sartu zuen Buronek gola eta horrela, bana berdinduta bukatu zuten denboraldiko hamargarren jardunaldia.

Puntu bat gehiago poltsikoratuta, hamar ditu guztira orain Real Union Rocak eta hamaikagarren postuan kokatu da, gibeletik dituen Beasain B eta Zumaiako taldeekin berdinduta. Heldu den asteburuan, Lagun Onak B talde azpeitiarra izanen dute aurkari Garciaren mutilek, Galeko anexoan. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika