Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
13 Urt, 2023
Talde txuribeltza baldintzatuta egonen bada ere, David Movillak azpimarratu du hori ez dela emaitzarako erabakigarria izanen
Real Unionek igande honetan eginen dio aurre Bilbao Athletic B taldeari Lezaman, arratsaldeko 16:00etan. Talde bilbotarra sailkapeneko azken aurreko postuetan kokatuta dago, baina David Movillak onartu duen moduan, ez diote aurkariari garaipena erraztuko. Txuribeltzak, gainera, zenbait baja izanen dituzte iganderako eta horrek euren jokoa baldintzatuko du, nahiz eta ez den “erabakigarria izanen emaitzarako”.
Denboraldiko hemeritzagarren jardunaldia jokatuko du igande honetan (urtarrilak 15) Real Unionek Bilbao Athletic B-ren kontra. David Movillak ongi ezagutzen duen kluba da hau, izan ere, hiru urte egon zen Lezaman harrobiarekin lanean. Berak aipatu duen moduan, “lana aurreratua” zuen aste honetan, nahiz eta “gaur egun aurkariaren inguruan informazio asko edukitzea erraza” den.
Bilbao Athletic-en inguruan, “talde filiala” dela erran du entrenatzaileak, “kalitateari begira eta jokalariak denbora gutxian futbol profesionalean ikusiko ditugunak direlako”. Talde moduan, “gaitasun handia” duela ere azpimarratu du Movillak eta partidu honek “zailtasun handiak” planteatuko dituela.
Real Unionek, hala ere, “aste ona” izan duela jakinarazi du prestatzaileak, “lortu nahi ditugun helburuei zuzendutako entrenamenduekin”. Bilbotarren kontra, bertze edozein talderen kontra egin beharko duten moduan, “erasoan hobeki aritu” behar direla adierazi du. Hala ere, taldeak ez du erraza izanen, zenbait baja dituztelako. Movillak Bravoren falta baieztatu du, baita Santos, Kijera eta Chema Nuñez zalantza izanen direla ere: “Bravo ez da igandera iritsiko. Santos errekuperazioaren azken fasean dago, eta taldearekin entrenatzen ari da dagoeneko. Chema ere mindua dago, baina taldearekin lanean. Eta Kijera igandean zelaian egon daiteke”.
“Baldintzatuta” egonen da taldea igande honetan, baina “honek ez du emaitza erabakiko”, entrenatzaileak aipatu duen moduan. Beraz, ahal duten mailarik onena zelairatuko dute Lezaman, igandean 16:00etan, Bilbao Athletic B-ren kontra.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...