REAL UNIONEK CADIZ KANPORATU DU ERREGE KOPATIK
Futbola

REAL UNIONEK CADIZ KANPORATU DU ERREGE KOPATIK

Neurketa berdinketan bukatu behar zela zirudienean, Nacho Sanchezek garaipenaren gola sartu zuen luzapeneko laugarren minutuan

Real Unionek Errege Kopako lehen kanporaketa gainditu du eta bigarren fasera pasatzeko txartela eskuratu du, Cadiz txapelketatik kanpo utzita. Hain zuzen ere, atzo arratsaldean bi taldeen artean jokatutako neurketan etxeko taldeak 3-2ko markagailuarekin garaitu zituen andaluziarrak, Nacho Sanchezek luzapenean sartutako golari esker.

Talde txuribeltzak garaipen landua eskuratu zuen atzo arratsaldean Cadizen kontra Errege Kopako lehen kanporaketan. Bi taldeek aukerak izan zituzten lehen minutuetatik, baina 15. minutuan iritsi zen Cadizen errematea. Lucas Perezek 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan, Joel Jimenezek gelditu ezin izan zuen baloi bat sarera sartuz. Hala ere, Real Unionek segidan erantzun zion honi. Hurrengo jokaldian Nacho Sanchezek Seguinen pasea aprobetxatu eta berdinketa eskuratu zuen. Horrela, 1-1ekoarekin iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian emaitza hau iraultzeko asmoarekin zelairatu ziren Aitor Zulaikaren mutilak eta saiakerak egin zituzten horretarako ere. Hala ere, Cadiz izan zen berriz ere aitzinetik jarri zena. Hain zuzen ere, 60. minutuan ezarri zuten 1-2koa Negredok sartutako gol bati esker. Hemeretzi minutu beranduago, ordea, Ivan Perezek baloia sarera sartu eta 2-2koa ipini zuen markagailuan. 90 minutuak bukatuta, binako berdinketa zuten bi taldeek eta luzapenean etorri zen Real Unionen garaipena. Nacho Sanchezek berriro, 30 metrotik egin zuen jaurtiketa eta sare barruan asmatu ahal izan zuen, 3-2koa ipiniz eta Cadiz Errege Kopatik kanporatuz.

(Argazkia: Mikel Blasco)

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika