Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
06 Urt, 2023
David Movillaren mutilek sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldeari egin beharko diote aurre Stadium Galen
Real Unionek 2023ko lehen jardunaldia jokatuko du igande honetan, urtarrilaren 8an, 16:00etan Stadium Galen. Lehen itzuliari bukaera emanen dio, hain zuzen ere, CD Castellon taldearen kontra ospatuko duen neurketarekin.
Bi asteko atsedenaldiaren ondotik, dagoeneko lanean dago David Movillaren taldea. Azken egunotan igandera begira jarri da Real Union, orduan Castellon taldearen kontra izanen duen hitzorduari hain zuzen ere. Aurkaria sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta eta entrenatzaileak adierazi duen moduan, “historia eta oraina duen taldea da, neurketetan asko laguntzen duten zaleak dituena gainera”. Honez gain, bertako jokalariak ere goraipatu nahi izan ditu: “Maila eta kalitate handiko jokalariak ditu, jokoan erritmo asko dutenak eta gure mailarik gorena ematea exijituko digutenak”.
Etxeko taldeari begira, atsedenaldiaren aitzinetik, “saio bikoitz asko pilatu” dituztela erran du Movillak eta “orain formarik onenean iristeko lanean” daudela. Nahiz eta taldea baldintzatu egon oraindik, honetara “egokitu” behar direla aipatu du prestatzaileak eta “alde positiboari begiratuta, hobekuntzak izaten ari direla” ere onartu du.
CD Castellon taldearen kontrako neurketa honekin, Real Unionek bukaera emanen dio denboraldiko Lehen Itzuliari.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...