REAL UNIONEK DENBORALDIKO AZKEN AURREKO PARTIDUA JOKATUKO DU CASTELLONEN
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDIKO AZKEN AURREKO PARTIDUA JOKATUKO DU CASTELLONEN

Salbazioa eskura dute txuribeltzek eta irabaztera aterako dira helburua behin-betiko finkatzeko

Real Unionek denboraldia etxean bukatuko du maiatzaren azken asteburuan, baina horren aitzinetik Castellon bisitatuko dute txuribeltzek bihar, maiatzaren 20an, 19:30ean. Salbazioa inoiz baino eskurago du Iñaki Goikoetxearen taldeak eta bertze garaipen batek hori mantentzera lagunduko lieke.

Iñaki Goikoetxeak adierazi duen bezala, taldea lasai dago: “Garaipenak konfiantza eman digu, baita lasaitasuna ere. Azken asteetan txukun ari gara lanean eta intentzio berarekin eta gogo berarekin gaude aste honetan ere”.

Castellon bisitatuko dute oraingoan txuribeltzek eta neurketa zaila izanen dela argi dute: “Oso zaila izanen da. Aurkaria etxean oso gogorra da. Play off-erako sailkatu dira dagoeneko, baina oraindik ere bigarren-hirugarren postu horren lehian daude. Gainera, zale asko joanen dira zelaira eta gogorra izanen da”.

Hala ere, Real Unionen idea “irabaztea izanen da eta libre egotea”, Goikoetxearen erranetan. “Oso konzentratuta egon behar gara”, gaineratu du. Izan ere, Castellonek dituen jokalariak “oso onak dira, mugimendu askokoak”. Baloi jabetza ere beraiena izaten omen da, etxean batez ere, entrenatzaileak adierazi duenez: “Etxean jokatzen dutenean, baloi jabetza beraiena izaten da. Badakigu dominatuak izanen garela minutu askotan eta hor sendoak izan beharko gara eta ongi defendatu. Gainera, ahalik eta denbora gehien eduki behar dugu guk jabetza, bestela gure porterian egonen gara eta horrek ez digu garaipenik emanen”.

Hau lortzeko, “ondo entrenatu” dutela ere jakinarazi du prestatzaileak eta jokalariak ere “gogotsu” daudela. Goikoetxeak aipatu du azken asteetan honen inguruan solasean aritu direla eta konziente direla “gutxi falta dela”, baina agian “zailena geratzen dela”. Gainera, kalean jendeak “egina dagoela” sentitzen du, baina horretarako oraindik ere irabazi behar dela adierazi du entrenatzaileak. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika