REAL UNIONEK DENBORALDIKO LEHEN PORROTA JASO DU
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDIKO LEHEN PORROTA JASO DU

Txuribeltzek 0-3ko markagailuarekin galdu zuten UD Logroñes taldearen aurka

Real Unionek denboraldiko lehen porrota jaso du UD Logroñes taldearen aurka. Neurketa zaila izanen zela aurreikusia zuen Aitor Zulaikak eta horrela izan zen. Stadium Galen beroa zen nagusi eta horri neurketak exijitutako esfortzua gehituta, txuribeltzak baldintzatuta egon ziren eta azkenean, ezin izan zuten UD Logroñes taldea gainditu.

Neurketa hasi eta lehen aukera aurkariak izan zuen, 11. minutuan Thiorren eskutik, baina ezin izan zuten markagailua ireki honekin. Hurrengo minutuetan, Riverok izan zuen gola sarera sartzeko parada, baina egindako jaurtiketa desbideratuegia izan zen. 28. minutuan berriz, UD Logroñesak lehen gola sartu zuen. Errioxarrek alboko falta bat atera zuten eta Viniciusek egin zuen atera jaurtiketa. Baloiak zutoinean jo zuen, baina errebotea egin, Arreguik hanketan hartu eta sare barrura bidali zuen. Horrela, 0-1eko markagailuarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi eta Real Unionek izan zuen lehen abagunea. Chema Nuñezek jaurtiketa egin zuen baina baloiak zutoinean jo zuen. Hurrengo aukera aurkariak izan zuen eta hauek berriz ere asmatu zuten. Viniciusek oraingoan Irazusta gainditu eta neurketako bigarren gola eskuratu zuen. Alde hau murriztu ahal izan zuen Real Unionek. Lehen aukera Jon Anderrek izan zuen, Capeleteren pasearen ostean, baina baloia kornerrera bidali zuen. Bigarren aukera berriz, Bravok eduki zuen, berriz ere Capeleteren erdiraketa jaso eta buruz jaurtita, baina ez zen sarera sartu. 72. minutuan, azkenik, UD Logroñesek hirugarren eta azken gola sartu zuen, Doncelen eskutik. Horrela, 0-3koarekin bukatu zen partida.

Stadium Galen punturik irabazi gabe, Real Unionek gaur asteko lehen entrenamendua izanen du, izan ere, bi neurketa jokatuko ditu datozen egunotan. Lehena asteazkenean ospatuko da, etxean baita ere. 19:30ean Real Union SD Leioaren kontra arituko da Federazio Kopako Fase Autonomikoko finaleko itzuliko partidan. Igandean berriz, Elda Bisitatuko du talde txuribeltzak, 12:00etan CD Eldenseren kontra aritzeko.

(Argazkia: Gio Batista)

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika