REAL UNIONEK ETA DIVERSIUSEK BABES-AKORDIOA SINATU DUTE
Futbola

REAL UNIONEK ETA DIVERSIUSEK BABES-AKORDIOA SINATU DUTE

Klub txuribeltzetik jakinarazi dutenez, Diversius enpresa klubaren babesle berria bilakatuko da

Real Union eta Diversius akordio batera iritsi ondoren, Oreretan egoitza duen enpresak klub txuribeltza babestuko du datorren urtean. Diversius software-ak neurrira garatzen dituen enpresa bat da eta 40 langile izateara iritsi da gaur egun.

Diversius informatika ingenieritzan aditua den Gipuzkoako enpresa da eta, azken urteetan, errefente bihurtu da neurrira egindako software-etan. Industria-ingurunean arreta berezia jarria badu ere, sektore desberdinetako bezeroentzat transformazio digitala garatzeko zerbitzuak eskaintzera bideratzen du bere lana. Oreretan du egoitza enpresak eta iaz Iruñean ere bulego bat ireki zuten. Beraien bezeroen artean, EITB, Acciona Mobility, Algeposa, Iraupen, Fabrika edo Nafarroako Klinika Unibertsitarioa daude. Diversius hedatze eta hazte prozesuan dago gaur egun eta 2025erako, orain duen plan estrategikoaren amaierarako, lan-ekipamendua bikoiztea aurreikusten du.

Felix Vela Diversiuseko CEOa pozik azaldu da sinatutako babes-akordio honekin: "Ohorea da Real Union bezalako talde garrantzitsu bat babestea, maila historikoa duena. Gure ustez, babesletza horrek klubaren hazkunde-estrategiak bultzatzen lagunduko du, digitalizazio-alderdietan arreta berezia jarriz; izan ere, gure lan-ingurunea naturala izanik, hazkunde- eta marka-estrategiei begira kontuan hartu beharreko fokua dela uste dugu. Tokiko babesletzen aldeko apustua egiten dugu, hazten ikusi ditugun klubentzat oso lagungarriak direla ulertuta, belaunaldiz belaunaldi eboluzionatzen ikusi baitugu".

"Bidaia-lagunak batzen jarraitzen dugu, eta horrek esan nahi du gure proiektua erakargarria eta ilusionagarria dela. Guk gure alde jartzen jarraituko dugu familia unionista handitzeko", adierazi du Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak ere.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika