Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
24 Aza, 2023
Fran Justok aurkaria futbolean ongi jokatzen duen taldea dela aipatu du
Real Unionek bertze asteburu batez segidan etxean jokatuko du igande honetan, azaroaren 26an. 12:00etan SD Logroñes hartuko du Galen, irundarren entrenatzaileak erran duenez, futbolean ongi jokatzen duen aurkaria hain zuzen.
Aste bateko larunbatetik hurrengo asteko igandera bitarte partidurik ez edukitzea abantaila da Fran Justoren ustez. Hori gertatu zaio Real Unioni oraingoan eta igandeko partidua “normalean baino denbora gehiagorekin prestatzea” ahalbidetu die. “Detaile gehiago lantzeko aukera izan dugu eta taldea hazteko eta hobeki lehiatzeko prozesu horretan murgiltzeko denbora izan dugu baita ere”, adierazi du Justok.
SD Logroñes izanen du aitzinean talde txuribeltzak aste honetako azken egunean. Entrenatzaileak “futbolean ongi aritzen” den taldea dela erran du, “intentzio eta modelo argiak” dituena gainera. Taldekide beteranoak dituela ere jakinarazi du, “neurketaren erritmoak ongi kudeatzen dituztenak”. Horrez gain, aipatu du maila eta multzoko talde guztientzat denboraldiko momentu garrantzitsu bat dela oraingoa, eta horregatik, partidua gogorra izanen dena.
Etxean arituko da Real Union bi astez segidan eta oraingo honetan, “puntu bat gehiago” eman behar dutela onartu du prestatzaileak, “heldu diren jardunaldietarako seguruago egoteko” helburuarekin.
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...