REAL UNIONEK EZ DAKI NEURKETAK IRABAZTEN
Futbola

REAL UNIONEK EZ DAKI NEURKETAK IRABAZTEN

Real Unionek ezin izan zuen Getxoko Arenas garaitu eta beste berdinketa bat erdietsi zuen, hiruugarren berdinketa eta hirugarren puntua

Azkar esaten da, baina denboraldi berriko sei neurketa jokatu dira eta Real Unionek irabazi gabe jarraitzen du. Ondo jokatu arren, talde txuribeltzak ez daki partiduak ixten eta irabazten. Atzean oso bigun dabiltza atzelariak eta aurrelariak ez dute atea erraz ikusten eta horrela norgehiagokak irabaztea oso zaila da. Zaila jartzen ari dena ere denboraldia da, izan ere, lehen sei jardunaldietan hiru puntu soilik eskuratu ditu Alberto Iturralderen taldeak eta jada denboraldiko helburua jeitsiera postuetatik irtetzea bilakatzen ari da.

Lehen zati ona egin zuen Real Unionek, baloiaren jabetza izan zuen eta aukerak ere. Lehen aukera bostgarren minutuan iritsi zen, Yoel Solak burukada langara bidali zuen eta ordutik aukerak eta joko ona gutxitzen hasi zen. Bi taldeek baloiak erraztasun handiarekin galtzen zituzten eta neurketa asko trakestu zen. Azken hamar minutuetan Real Unionen gola iritsi zen, Dani Estradak Eneko Eizmendiri egindako penaltia asmatu zuen. Normalean Jorge Galan izaten da penalti jaurtitzailea, baina neurketa honen berririk nabarmenea hori izan zen, Eneko Eizmendik Galanen ordez aritu zen aurrelariaren postuan.

1-0ekoarekin hasi zen bigarren zatian, bazirudien Real Unionek neurketa kontrolpean zuela, baina aipatu bezala, Real Unionek ez daki neurketak irabazten. Arenasek kontraeraso arriskutsuak burutzen zituen, baina ez zuen asmatzen Irazustabarrenaren atea zulatzea. Etxanizek berdinketaren gola sartu aurretik langara bota zuen baloia, lehen abisua izan zen hura. Bigarrenean ordea ez zuen hutsik egin. Real Unionek korner bat atera zuen, Larruceari penalti argi bat egin zioten, baina epaileak ez zuen adierazi, kontraeraso azkarra burutu zuen Arenasek eta Etxanizek aurretik erdietsi ez zuen gola lortu zuen. Protestaka ari ziren bitartean, min handia ematen duen gola jaso zuen Real Unionek. Ordutik Alberto Iturralderen mutilek ezin izan zuten burua altsatu eta neurketa banako berdinketarekin bukatu zen.

Zaharrak berri beraz Real Unionen inguruan, momento hauetan talde irundarra sailkapeneko hemeretzigarrena da hiru punturekin. Egoera benetan zaila dela, baina badago egoera iraultzeko denbora. Datorren jardunaldia Amorebietaren zelaian jokatuko du Real Unionek, bederatzi punturekin sailkapeneko zazpigarrena da Amorebieta, beraz neurketa zaila izango dute lehen garaipena eskuratzeko.

 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika