Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
10 Urr, 2023
0-1eko markagailuarekin bertze porrot bat jaso zuen Carlos Garciaren taldeak etxean
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Ugartemendia, 45. min.), Sarr, Martínez-Barranco, Elizetxea; Dolado (Rodríguez, 76. min.), Corvo (Letamendia, 58. min.), Sánchez, Burón (Fernández, 58. min.), Sainte-Rose (Tellechea, 58. min.); Palenzuela.
Bergara KE: Basterra; Molina, Laskurain, Azkarate, Elizburu; Ugalde, Leizeaga (Xabier Azpiazu, 77. min.), Moñux (Arabaolaza, 86. min.), Etxaniz (Garmendia, 63. min.), Jauregi (Barrutia, 89. min.); Olabarrieta (Martín Azpiazu, 61. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Jauregi (30. min.).
Epailea: Iñaki Tejadas Aguirre. Txartel horia atera die Sarri (69. min.) eta Rodríguezi (89. min) Real Unión Rocan eta Ugalderi (25. min.), Martín Azpiazuri (83. Min.), Basterrari (87. min.) eta Arabaolazari (88. min.) Bergara KE taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 5. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak porrota jaso zuen pasa den larunbatean Bergararen kontra, etxean, jokatutako partiduan. 0-1eko markagailuarekin, ezin izan du neurketa berdindu, eta oraindik ere denboraldi honetan garaipenik lortu gabe dago Carlos Garciaren taldea.
Lehen ordu erdian sartu zuen Bergarak gola, Jauregiren eskutik. Geroztik, Real Union Rocak ezin izan zuen partidua berdindu eta beraz, aurkariak eraman zituen jardunaldi hiru puntuak. Talde txuribeltzak ez du garaipenik lortu Ohorezko Erregional mailara bueltatu denetik. Hiru porrot eta bi berdinketa eskuratu ditu orain arte, eta bi puntu batu ditu sailkapenera oraingoz. Heldu den asteburuan, Deusto FC bisitatuko dute irundarrek.
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...