REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN GIMNASTIC GARAITU
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN GIMNASTIC GARAITU

Talde irundarra markagailua iraultzeko puntuan egon bazen ere, azkenik kalatuniarrek eraman zuten jardunaldiko garaipena

Real Unionek Gimnastic de Tarragona jaso zuen atzo eguerdian Stadium Galen eta sailkapeneko puntuak bereganatzen saiatu bazen ere, azkenik kataluniarrek eskuratu zuten garaipena 2-3ko markagailuarekin. Aitor Zulaikaren mutilak, bertze behin, emaitza iraultzeko puntuan izan ziren, baina ezin izan zuten berdinketarako behar zuten gola sartu.

Neurketaren lehen abagunea aprobetxatuta, talde bisitaria aurreratu zen laugarren minuturako. Guillermok gola sartu eta 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Zazpi minutu beranduago, honi erantzuteko aukera izan zuen Nacho Sanchezek, Santosek egindako erdiraketa baten bitartez, baina ezin izan zuten jokaldia errematatu. Hurrengo aukera berriz ere Gimnastic-entzat izan zen, baina Joel Jimenezek ongi urrundu zuen baloia. 29. minutuan berriz, ez zuen hainbertzeko zorterik eduki. Aaron Reyek jarutiketa egin eta jardunaldiko bigarren gola sartu zuen, 0-2koa erdietsiz. Atsedenaldia iritsi baino lehen, etxeko taldeak bertze bi aukera izan zituen gola sartzeko, baina epaileak atezainari egindako falta adierazi zuen.

Aldageletatik bueltan, Gaguak izan zuen lehen gola sartzeko aukera, baina gora joan zen baloia. 61. minutuan berriz, epaileak penaltia adierazi zuen, Espigaresek egindakoa, eta Joan Oriolek jaurtitako baloia sare barrura sartu zen, 0-3koa ezarriz. Real Unionek ez zuen besorik jaso eta bi minutu beranduago jardunaldiko lehen gola sartu zuen, Nuñezen eskutik. Hortik aitzinera, indarra erakutsi zuen etxeko taldeak eta aukerak sortu zituen markagailua berdintzeko. Horietako batekin gainera, arrakasta izan zuen taldeak. Hain zuen ere, Montorok bigarren gola sartu zuen 78. minutuan eta berdinketaren aukera hurbilago utzi zuen. Horren bila joan baziren ere, Aitor Zulaikaren mutilek ezin izan zuten azken gol hori sartu eta 2-3ko markagailuarekin puntuak Tarragonara joan ziren azkenean.

(Argazkia: Eva Pascual Fotografia)

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika