Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
29 Ira, 2022
Naxararen kontra 1-0 irabazi ondotik, talde txuribeltzak Federazio Kopako final-zortzirenak jokatuko ditu
Real Unionek Naxara taldea gainditu zuen atzo, Stadium Galen jokatu zen Federazio Kopako final-hamaseirenetan. Hasierako minutuetan Agirrek jarritako 1-0eko markagailua mantentzen jakin zuten eta horrela, talde irundarra Federazio Kopako final-zortzirenak jokatzeko sailkatu da.
Lehen zati ona egin zuen Real Unionek atzoko neurketan. Partidua hasi eta laugarren minutuan lehen aukera eduki zuen etxeko taldeak. Hala ere, Paradak ezin izan zuen area kanpotik egindako jaurtiketarekin baloia sarera sartu. Gola hurrengo jokaldian iritsi zen. Lehen zatiko zazpigarren minutuan, Aranburuk jaurtiketa gurutzatu bat egin zuen, Naxarako atezainak atxiki zuena, eta aldaratzean Agirrek gola sartzea lortu zuen. 1-0eko markagailuarekin, Real Unionek beste bi abagune eduki zituen bigarren gola sartzeko, baina ezin izan zituen errematatu.
Erritmo apalagoarekin ekin zion talde txuribeltzak bigarren zatiari. Azken 45 minutuetan baloiaren jabetza eduki zuen etxeko taldeak, baina ezin izan zuen markagailua aldatu. Nacho Sanchezek buruz egindako jaurtiketak, Capeleteren jokaldiak edo Jon Anderren luzapeneko saiakerak ez ziren sarera iritsi eta beraz, 1-0ekoarekin bukatu zen neurketa. Edonola ere, emaitza honekin Real Union Federazio Kopako hurrengo fasera pasatu da eta final-zortzirenak jokatuko ditu datorren asteazkenean, urriak 5, CF Illueca taldearen kontra.
Stadium Galen jokatutako neurketan, azkenik, azpimarratzekoa izan zen Agirrek lehiaketa ofizial batean Real Unionekin sartzen duen lehen gola izan zela atzokoa, eta gainera, Beobide ere jokora itzuli zela zauriturik egon ondotik.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...