REAL UNIONEK GARAIPEN SENDOA ERDIETSI DU SARRIENAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPEN SENDOA ERDIETSI DU SARRIENAN

Astebete Covidaren mamuarekin egon ostean, Real Unionek denboraldiko estreineko neurketa, asko sufrituta, 0-1 irabazi du Leioaren aurka.

Real Unionek gaur ekin dio denboraldi berriari, aurreko astean Alaves B-ren aurka jokatu behar zuen, baina, Covid-a dela-eta, neurketa bertan behera geratu zen. Beraz, talde txuri-beltza Leioaren aurka jokatu du estreineko jardunaldia eta neurketa borrokatu batean, 0-1 irabazi du Aitor Zulaikaren taldeak. Lehen zatian etxeko taldeak aukerarik garbienak izan baditu ere, bigarren zatiko hastapenean Kun Temenuzhkovek egin du neurketako gol bakarra.

Aitor Zulaikaren lehen hamaikakoan Moha Ramos izan da atezain titularra, iritsi eta talde txuri-beltzean debuta egiteko aukera izan du denboraldiko lehen neurketan. S.D. Leioak hobe ekin dio norgehiagokari, lehen minutuetan Pradera aurrelariak lehen gola egiteko aukera garbia izan du, baina Mohak erantzun ezinhobea eman dio. Lehen minutu txarren ondoren, Real Unionek hartu du baloiaren jabetza Anatz Elizondo eta Jagoba Behobideren bidez. Bigarren aukera garbia izan du etxeko taldeak, baina, 10.minutuan ezta ez dute asmatu neurketako lehen gola egiten. Jabetza talde txuri-beltzarena zen, baina, ez dira ganoraz Leioaren atera hurbildu, arriskua sortu duten jokaldi gutxi egin ditu Aitor Zulaikaren taldeak.

Minutuak aurrera egin ahala, Real Union hobeto kokatu da Sarrienako berdegunean eta Leioaren arearea arrisku sentsazioa areagotu du. Madrazo ezker hegaletik eta Capeletek eskuinetik, arazoak sortu dituzte Leioako defentsa emankorrari. Talde irundarraren lehen aukera, ordea, Kunen oinetatik iritsi da, 30 metroko jaurtiketa egin du eta Urtzi Iturrioz atezainak lanak izan ditu baloia geratzeko. Real Unionen abagune hori lehen zatian gol bat eskuratzeko azken saiakera izan da eta lehen 45 minutuak 0-0ekoarekin bukatu da.

Lehen aukerak Leioak izan dituen arren, Kunek Viguerak erdiratutako baloi aparta sareetara bidali du eta 48.minutuan Real Union markagailuan aurreratu da. Leioak erreakzionatu nahi izan du eta erasora irten da, baina, Real Union defentsa lanetan ondo aritu da eta lehen 10 minutuetan ondo eutsi dio neurketari. Hala ere, Real Unionek bikain ekin dio bigarren zatiari, momentura arte, denboraldi-aurrea eta Federazio Kopa kontuan izanik, gaurko egunean denboraldiko jokorik onena egin du.

67.minutuan Real Unionek bigarren gola egiteko aukera argia izan du, langara bidali du baloia Borja Viguerak. Bigarren zatian, aginteaz gain, aukerak ere Real Unionen alde izan dira. Aitor Zulaikak bloiaren kontrol argiagoa nahi izan du, horregatik, Fran Rivera, azken fitxaketa debutarazi egin du, Jagoba Behobiderengatik ordezkatuta 71.minutuan.

76.minutuan bigarren zatiko lehen aukera izan du, baina baloia Real Unionen ateko langatik gora joan da. Leioa saiatu da Real Union erasotzen, baina, talde txuri-beltza oso sendo aritu da bizkaitarren hiru-laurdeneko presioan egin zezaketen akatsak saihesten. Hala ere, 82.minutuan, Koldo Berasaluze erdilariak jaurtiketa arriskutsu bat egin du, baina, beste behin, Moha Ramosek baloia gelditu eta kornerrera bidali du. Hurrengo jokaldian, neurketa berdintzeko aukera ezinhobea izan du, kornek erdiraketa batetik, Morcillo atzelariaren jaurtiketa bortitzak zutainean jo du.

Asko sufrituta, Real Unionek 0-1ekoa mantendu du. Atzelari lanetan aritu den laukoteak, Gexan Elosegik, Gorka Kijerak, Ekhi Senarrek eta Aritz Bordak, sekulako lana egin dute etxekoen saiakerak oztopatzeko. Azken bost minutuetan, Guille Donoso zelairatu du Aitor Zulaikak, honek ere, gaurkoan, Real Unionekin lehen minutuak jokatzeko aukera izan du. Beraz, hiru puntuak Irunera eraman ditu talde txuri-beltzak, denboraldia hasteko eta aurreko asteko mamuak ahazteko era ezinhobean aritu dira. 

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika