Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
01 Ira, 2022
Talde txuribeltzak Leioaren kontra jokatu zuen RFEF Kopako Fase Autonomikoko joaneko partida eta 1-2 irabazi zuen
Atzo arratsaldean, abuztuak 31, RFEF Kopako Fase Autonomikoko finaleko joaneko partida jokatu zen Leioa eta Real Unionen artean. Sarrienan ospatu zen norgehiagoka eta Aitor Zulaikaren mutilek garaipenarekin itzuli ziren etxera. 1-2ko markagailuarekin irabazi ondoren, txuribeltzek abantaila hartu dute Stadium Galen, irailaren 14an, jokatuko den itzulerako neurketarako.
Partidaren lehen zatian Real Unionek abaguneak izan zituen markagailuan aurreratzeko, baina ezin izan zituen errematatu. Neurketa nahiko parekatua izan zen lehen 45 minutuetan, nahiz eta talde bisitariak indar gehiago erakutsi zuen zelaian. Hala ere, hutsean hasi zuten bi taldeek azken zatia.
Bigarren erdian erritmo biziagoarekin atera ziren jokalariak berdegunera. Gola sartzeko lehen aukera garbia etxeko taldeak izan zuen, Chopiren bitartez. Hala ere, Jimenez atezainak gelditzea lortu zuen. Hurrengo aukera guztiak Real Unionenak izan ziren, baina hauei ere zail egin zitzaien gola eskuratzea. Azkenik, 64. minutuan lortu zuen Nacho Sanchezek markagailua beraien alde jartzea. Leioak lagapen txarra egin zion bere atezainari eta Sanchezek hau aprobetxatu zuen baloia bere hanketan edukitzeko eta ate huts batean gola sartzeko.
Neurketa Real Unionen alde erabakiko zela zirudien, baina orduan Leioaren berdinketa etorri zen. 91. minutuan, Jimenezek Galderri egin zion penaltia eta etxeko taldeko Sergio Garciak hau aprobetxatu zuen 1-1ekoa ezartzeko. Hala ere, emaitza ez zen hortan gelditu. Bi minutu beranduago, Real Unionen alde erabaki zen partida. Aguirreri egin zioten penaltia eta horrela, Riverok gola sartzeko aukera izan zuen eta 1-2ko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka.
Horrela, Real Unionek abantaila lortu du RFEF Kopako Fase Autonomikoko finaleko itzulerako neurketarako. Partida hau Stadium Galen jokatuko da, irailaren 14an.
(Argazkia: SD Leioa)
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...