20 Api, 2023
Goizez San Juan plazan ospatuko dira jarduerak eta arratsaldean berriz, Stadium Galeko inguruetan
Real Unionek Bilbao Athletic jasoko du datorren larunbatean, 19:00etan. Zaleak neurketa ikustera hurbiltzeko deia egin du klub txuribeltzak eta hori bultzatzeko ere, hainbat jarduera prestatu ditu Irungo erdigunean eta Stadium Galeko inguruetan.
San Juan plazan emanen diote hasiera egitarauari. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara haurrek izanen dute gozatzeko aukera, eurentzat prestatutako jolasekin. Tartean, pankartak, aurpegia pintatzeko aukera, jolasak, txaranga eta Patricio Arabolaza erraldoia ikusi ahal izanen dute bertan.
Arratsaldean berriz, ekitaldiak Stadium Galeko inguruetan ospatuko dira. 17:00etatik 19:00etara, Alabana Bananaren eskutik, denda ofizialean arropa pertsonalizatzeko aukera egonen da, baita haurrentzako jarduerak ere. 18:00etatik 19:00etara berriz, FASuS4 taldeak kontzertua eskainiko du Cornen Txuribeltz ostatuaren ondoan.
Honez gain, Real Unionek euro batean jarriko ditu eskuragarri partidurako sarrerak. Bazkideek eskuratu ahal izanen dituzte modu honetan sarrerak, bakoitzak gehienez hamar txartel erosiz. Horretarako, Real Uniongo denda ofizialetik pasatu beharko dira abonatuak gaur eta bihar artean (apirilaren 20an eta 21ean), hurrengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 19:00etara. Larunbatean ere irekia egonen da denda, 17:00etatik aitzinera.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...