REAL UNIONEK HAINBAT JARDUERA ANTOLATU DITU BIHARKO DERBIA GIROTZEKO
Futbola

REAL UNIONEK HAINBAT JARDUERA ANTOLATU DITU BIHARKO DERBIA GIROTZEKO

Haur, gazte eta helduentzat jarduera eta eskaintza desberdinak prestatu dituzte bihar arratsalderako

Real Unionek, bihar Stadium Galen Sanseren kontra jokatuko duen derbiaren harira, hainbat jarduera desberdin antolatu ditu partidua girotzeko helburuarekin. “Gure derbia” lelopean, klubak zaleak neurketaz gozatzera hurbil daitezen nahi du eta horretarako deialdia egin du, eskaintza desberdinak gauzatuz.

Bihar arratsaldean, partiduaren aitzinetik, zale txikienek izanen dute ongi pasatzeko aukera. 6-12 urte bitarteko haurrek aurpegia margotzeko jarduera, tailerrak, 3x3 zelaia eta futboleko challenge-ak izanen dituzte Galeko anexoan. Ekintzak 16:30ean hasiko dira eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da Real Unioneko webgunean eskuragarri jarri duten estekaren bitartez (https://forms.office.com/r/AETrYkNjug). Gainera, opariak ere zozketatuko direla jakinarazi dute, tartean taldeko bi kamiseta ere.

Neurketan zehar, gainera, Ekialdeko Tribunan gazteentzako animazio harmaila egongo da. Begiraleek dinamizatuko dute jarduera hau eta Galeko anexoan egingo diren jardueretan parte hartzen dutenek harmaila honetan doan sartzeko aukera izango dute.

Azkenik, Real Unioneko denda ofiziala 16:30ean irekiko da bihar, eskaintza berezi batekin. Zaleek kamiseta bat erosten badute bertan, talde txuribeltzaren bufanda bat ere eramango dute opari gisa.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika