REAL UNIONEK HIRU PUNTU ESKURATU ZITUEN ZAMORAN
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTU ESKURATU ZITUEN ZAMORAN

Talde txuribeltzak urrezko hiru puntu gehitu zituen atzo sailkapenera, Zamoraren aurka 0-1 irabazi ondoren

Real Unionek atzo jokatu zuen denboraldiko 31. jardunaldia Zamoraren aurka, Zamorako Ruta de la Plata zelaian. Nahiz eta etxeko taldeak irundarrek baino joko hobea erakutsi zuen, bigarren zatian Gexan Elosegik gola sartu eta garaipena talde txuribeltzarentzat izan zen.

Lehen zatia hasi eta berehala, Zamoraren nagusitasuna ikusi zen zelaian. Etxeko taldeak lau aukera garbi izan zituen gola sartzeko, baina ezin izan zituen errematatu. Lehendabiziko abagunea zortzigarren minutuan iritsi zen, Jordanek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Bederatzigarren minutuan aldiz, Dani Hernandezek bota zuen baloia sarera, baina Irazustak gelditu zuen. Assan ere saiatu zen buruz gola sartzen, baina langa jo zuen. 18. minutuan, azkenik, Yanisek izan zuen aurretik jartzeko aukera baina hau ere ez zen sartu.

Atsedenalditik bueltan aldiz, Real Unionek aukera ongi aprobetxatu eta gola sartzea lortu zuen. Partiduaren 59. minutuan, Gexan Elosegik errematatu zuen Nuñezen jokaldi bat eta 0-1ekoa ezarri zuen hernaniarrak. Hortik aurrera, Real Unionen lana markagailua bere hortan mantentzea izan zen eta taldeak arrakasta izan zuen. Izan ere, etxekoak saiatu ziren berdinketa lortzen, baina ezin izan zuten hori eskuratu. Irundarrek gainera, bigarren gola sartzeko aukera ere izan zuten, baina Pau Torresek kornerrera bidali zuen baloia.

Azkenean, nahiz eta Zamoraren jokoak garaipena merezi, Real Unionek eraman zituen Ruta de la Plata zelaitik urrezko hiru puntuak. Horrela, talde txuribeltzak 47 puntu gehitu ditu guztira sailkapenean eta zortzigarren postuan kokatuta ekingo dio hurrengo asteburuko jardunaldiari. Stadium Galen arituko da Real Union larunbatean, Bilbao Athletic taldearen aurka, arratsaldeko 19etan.

(Argazkia: Zamora CF)

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika