REAL UNIONEK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN ANTONIO SOLANAN
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN ANTONIO SOLANAN

Talde txuribeltzak hasierako markagailua irauli eta Nacho Sanchezek sartutako bi golekin partida irabazi zuen

Real Unionek sailkapeneko azken postua utzi zuen atzo eguerdian. Izan ere, 1-2koarekin irabazi zion Intercity taldeari eta horren ondorioz, jardunaldiko hiru puntuak bereganatu zituen. Nacho Sanchezek sartu zituen bi golekin, hasierako markagailua irauli eta talde irundarrak garaipena eskuratu zuen Ligan, hilabete baten ondotik.

Neurketaren lehen zatian ez talde batek ez bertzeak ere, ez zuten aukera gehigirik sortu. Lehena, 13. minutuan iritsi zen etxekoen aldetik, baina Joel Jimenezek geldiketa egin eta baloia kornerrera bidali zuen. Hurrengo saiakera Real Unionena izan zen, lehen 45 minutuetan izan zuen bakarra. 23. minutuan, Riverok ezustean harrapatu nahi izan zuen Gaizka atezaina, baina jaurtiketa gora joan zitzaion. Azkenik, lehen zatia bukatzeko 15 minutu falta zirenean, etxekoek hartu zuten aurrea markagailuan. Pol Roigek area ertzetik jaurtiketa egin eta sare barrura bidali zuen baloia, 1-0koa ezarriz.

Atsedenalditik bueltan, lehen bi abaguneak Intercity-renak izan ziren. Lehena Rafa Galvezen saiakera, atezain txuribeltzak ongi gelditu zuena. Bigarrena berriz, Aaron Piñak jaurtitako penaltia, berriz ere Joel Jimenezek eskuetan hartu zuena. 56. minutuan berriz, Real Unionek neurketa berdintzeko aukera aprobetxatu zuen. Nacho Sanchezek gola sartu eta 1-1ekoa ipini zuen. Honez gain, sei minutu beranduago (62. minutuan), berriz ere jokalari kanariarri esker, talde bisitariak markagailua irauli zuen. Sanchezek baloia gurutzatu eta sare barrura bidali zuen, 1-2koa ezarriz behin-betiko.

Jardunaldi honen ondotik, Real Unionek sailkapeneko azken postua utzi du. Hiru puntu gehiagorekin, 13 batu ditu guztira oraingoz, eta 17. postuan kokatu da Intercity-rekin berdinduta. Garaipen garrantzitsu hau erdietsita, talde txuribeltzak indarberrituta jarraituko du Ligako helburuak lortzen.

(Argazkia: CF Intercity)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika