REAL UNIONEK HIRU PUNTUAK UTZI ZITUEN VIGON
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTUAK UTZI ZITUEN VIGON

Bigarren zatian sartu zituen Celta Fortunak hiru golak

Real Unionek 3-0 galdu zuen pasa den larunbatean Celta Fortuna taldearen kontra jokatutako neurketan. Lehen zatia hutsean bukatu zuten bi taldeek, eta bigarrenean iritsi ziren etxekoen hiru golak. Ia segidan lortu zituzten hiruak eta horrela, txuribeltzek ezin izan zuten tartea murriztu. Hiru puntuak galduta, sailkapeneko hirugarren postuan dago orain kokatuta talde irundarra.

Lehen zatian Real Unionek izan zituen markagailuan aurrea hartzeko aukera gehienak. Hala ere, ezin izan zuen atean asmatu eta golik gabe iritsi zen atsedenaldira. Celta Fortunak ere pare bat abagune garbi izan zituen. Lehena, 11. Minutuan, eta bigarrena atsedenaldia baino lehen. Hala ere, Irazustak lan ona egin zuen atean eta hutsean utzi zuen euren markagailua ere.

Bigarren zatian berriz, etxekoek eskuratu zituzten puntuak. Aldageletatik bueltan, hiru minutura, Javi Ruedak gola sartu zuen eta aitzina hartu zuen horrela. Hurrengo jokaldian bertze aukera berri bat izan zuten galiziarrek, baina bertze behin Irungo kapitainak ongi gelditu zuen. 54. minutuan, etxekoek bigarrena sartu zuten, Fer Lopezen bidez. Azkenik, 64. minutuan, Raul Blancok sartu zuen hirugarrena eta azkena. Horrela, 3-0eko emaitzarekin, puntuak Vigon gelditu ziren eta txuribeltzak eskuhutsik bueltatu ziren Irunera.

Aste honetan, akatsak zuzendu eta datorren asteburuko partidua prestatu beharko dute. Oraingo honetan, etxean arituko dira, Galen, heldu den igandean (urriaren 22an), 16:00etan, Ponferradina taldearen kontra.

(Argazkia: Celta Fortuna)

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika