29 Eka, 2022
Jokalari zarauztarrak urte bateko kontratua sinatu du Real Unionekin, bigarren batera luzatzeko aukerarekin
Real Unionetik jakinarazi dutenez, Julen Azkue izango da talde txuribeltzaren jokalari berria. Zarauztarrak Aitor Zulaikak gidatzen duen taldearekin urte bateko kontratua sinatu berri du, beti ere bigarren urte batera luzatzeko aukerarekin.
Julen Azkue Atletico Sanluqueño CF taldetik dator Irunera, han eman baitu azkeneko urtea. Honen aurretik, CF Villanovensen, SD Amorebietan, CD Tudelanon, Arenas Club-ean, CD Vitorian eta CD Lagun Onak taldeetan aritua da zarauztarra. Bukatu berri den denboraldi honetan, bi gol sartu ditu jokatu dituen 34 neurketetan, RFEF Footterseko Lehen Mailako 32tan eta Errege Kopako bitan.
Jokalaria oso pozik azaldu da Real Unionek eskainitako aukerarekin: “Oso pozik nago proiektu ilusionagarri honetan parte hartzeaz. Klubak hasieratik erakutsi duen interesa garrantzitsua izan da, eta ez dut zalantzarik izan hemen sinatzeko. Ziur nago denboraldi honetaz gozatuko dugula”.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...