Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
24 Mai, 2023
Eguerditik partidua bukatu bitarte, haurrentzako eta helduentzako hainbat jarduera antolatu ditu klub txuribeltzak
Real Unionek larunbat honetan (maiatzak 27) jokatuko du denboraldiko azken neurketa. Urteko helburu nagusia jokoan izanen du La Nuciaren kontrako partiduan eta zaleek jokalariei beren babesa emateko asmoarekin, hainbat jarduera antolatu ditu klubak Irunen eguerditik aitzinera.
Arratsaldeko 19:30ean izanen da Real Union eta la Nuciaren arteko partidua. Hala ere, hainbat ekitaldi egonen dira eguerditik Irunen, haur eta helduentzat. 12:00etatik 14:00etara San Juan plazan ospatuko dira jarduerak. Bertan, haurrentzako aurpegia margotzeko tailerrak, ginkanak, futbol txapelketak eta photocall bat egonen dira.
Honen ondotik, arratsaldean, Stadium Galeko inguruetan izanen dira jardueran. 17:00etatik partidua hasi bitarte, haurrentzako jolasak, DJa eta txaranga izanen dira. Azken honek ere partidua girotuko du bere musikarekin. Partiduaren aitzinetik, 18:00etan, zaleek harrera eginen die Real Unioneko jokalariei Stadium Galen bertan.
Sarrerak euro batean
Real Unionek larunbateko partidurako sarrerak euro batean salgai jarri ditu. Abonatuek gehienez bi sarrera eskuratu ahal izanen dituzte prezio horretan eta Galen dagoen Real Uniongo dendan hartu ahal izanen dituzte ortzegunera bitarte.
Jokalariei babesa emateko ekimena
Honez gain, Real Unionek ekimen berezi bat hasi du. Aste honetan zehar, Bidasoa eskualdeko kluben, kirolariek eta pertsona ezagunen laguntza-bideoak partekatzen ari da bere sare sozialetan, taldeari babesa emateko eta zaleak Galera hurbiltzeko deia eginez. Klubak #nieretxuribeltz hashtag-a erabiliko du bideo hauek zabaltzeko eta erabiltzaile guztiak gonbidatu ditu, bide honen bitartez, bere animoak partekatzera.
Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola
Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...
Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra
CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...