13 Urr, 2019 Irun, Real Union, Futbol, Valladolid B, Segunda Division B
Real Unionek meritu handiko garaipena erdietsi zuen larunbatean Valladolid Bren aurka. 2-1 garaitu zituzten mailako liderrak Stadium Galen irabazitako lehen neurketan
Alberto Iturralderen taldeari ondo etorri zitzaion aurreko astean Amorebieta irabaztea. Mamu asko kendu zituzten burutik eta larunbateko neurketan nabaritu zen. Talde txuribeltzak mailako liderra mendean hartu zuten, 2-1, eta horrela, Stadium Galen denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuten.
Real Unionen lehen gola denboraldiko azkarrena izan zen, seigarren minutuan iritsi zen Galanek gauzatutako penalti batez. Alberto Iturralderen jokalariak zuhurtziaz jokatu zuten, baloia Valladolid Bk zuen baina atzelariak oso sendo aritu ziren erasoak geldituz. Hala ere, Real Unionek bigarren gol bat egiteko aukera izan zuen Dani Estradaren oinetan, baina Gaizka atezainak geldiarazi zuen.
Bigarren zatian ere Valladolid Bk baloiaren jabetzarekin jarraitu zuen, baina Real Unionen bost lerroko defentsak ongi erantzun zien gaztela lehoiko saiakerei. Egia da bigarren zatian bi taldeek gola sartzeko aukera gutxi izan zituztela, baina azken hamar minutuetan neurketak beste erritmo bat hartu zuen. Asier Etxaburuk Real Unionen bigarren gola egin zuen eta 89.minutuan kanpoko taldeak aldeak murriztu zituen, golegilea Navarro izan zen. Bigarren gola eta berdinketa lortzeko aukera izan zuen Navarrok, baina Irazustabarrenak hiru puntuak Stadium Galen geratzea ahalbidetu zuen.
Azken bi jardunaldietan Real Unionek sei puntu jarraian eskuratu ditu eta denboraldian lehen aldiz jeitsiera puntuetatik irten da. Bederatzi punturekin sailkapeneko hamalaugarren postuan kokatu da talde txuribeltza, hori bai, promozio postuak markatzen dituen Guijueloren bi puntutara soilik. Bederatzigarren jardunaldian, berriro ere Stadium Galen jokatuko du Real Unione eta berriro ere harrobiko talde baten aurka, kasu honetan, Bilbao Athleticen aurka.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...