REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SALAMANCAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SALAMANCAN

Unionistas de Salamancak 2-1eko markagailuarekin garaitu zuen talde txuribeltza

Real Unionek, atzo denboraldiko 33. jardunaldia jokatu zuen Unionistas de Salamanca taldearen aurka, Reina Sofia zelaian. Nahiz eta txuribeltzek markagailuan aurrea hartu, berdinketa lortu zuen etxeko taldeak atsedenaldiaren aurretik. Gainera, neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirenean, Unionistaseko Jesus de Miguelek gola sartu eta 2-1eko markagailua ezarri zuen beraien alde. Honekin, hiru puntuak Salamancan gelditzea ahalbidetu zuten etxekoek.

Neurketa hasi eta segidan izan zuen Real Unionek lehendabiziko aukera. Ekhi Senarrek area kanpotik baloia jaurti, baina hau desbideratu egin zen. Honen ondoren, etxeko taldearen erantzuna etorri zen, baina hau ere ez zen atean sartu. Cris Montesek egin zuen jaurtiketa, baina zutoinean jo zuen baloiak. 29. minutuan berriz, talde txuribeltzak hartu zuen aurrea markagailuan. Alain Oyarzunek konbinatu ondoren, Nacho Sanchez jarri zen Blochen aurrean eta baloia sarera sartzea lortu zuen, 0-1ekoa ezarriz. Bi taldeen arteko aldea handitzeko aukera ere izan zuen Real Unionek hurrengo minutuetan, Praderaren eskutik, baina ezin izan zuen jokaldia errematatu. 39. minutuan, etxeko taldearen aukera etorri zen, arrakastarekin amaitu zena. Salinasek baloia jaurti eta Irazustak defendatzen zuen atean sartu zuen, 1-1ekoa ipiniz. Atsedenaldia baino lehen, Oyarzunek beste aukera bat izan zuen, baina Unionistaseko atezainak geldiketa egin zuen.

Bigarren zatian, etxeko taldea indarrez zelairatu zen eta beraien nagusitasuna erakutsi zuten azken 45 minutuetan zehar. Hala ere, Real Unionek aurretik jartzeko beste aukera bat izan zuen 81. Minutuan, Sanchezen partetik, baina honek ez zuen asmatu. Aldiz, neurketa amaitzeko soilik hiru minutu falta zirenean, Jesus de Miguelek Unionistasen aldeko bigarren gola sartu zuen, talde txuribeltzari berdinketarako aukerarik gabe utziz. Horrela, 2-1eko markagailuarekin, etxeko taldeak hiru puntu gehiago gehitu zituen sailkapenean eta Real Union azken momentuko porrotak uzten duen sentsazio txarrarekin itzuli zen Irunera.

Irundarrek hurrengo igandean izango dute porrot hau konpontzeko aukera, Stadium Galen, Rayo Majadahonda taldearen aurka jokatuko duten partiduarekin. Eguerdiko 12etan hasiko da neurketa.

(Argazkia: Unionistas CF)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika