10 Mar, 2024
Rayo Majadahonda aitzindu zen markagailuan, baina Escobarrek neurketa berdintzea lortu zuen bigarren zatian
Real Unionek bertze puntu bat batu zuen atzo arratsaldean Cerro del Espino zelaian, Rayo Majadahonda taldearen kontra. Galtzen hasi ziren txuribeltzak, lehen ordu erdian Cortések sartutako gol baten ondotik, baina bigarren zatian berdinketa aukera aprobetxatu zuten. Escobarrek sartu zuen talde txuribeltzaren gola eta horrela, puntu bat eskuratu zuten Iñigo Idiakezek mutilek.
Real Unionek izan zuen gola sartzeko lehen aukera, partiduaren 25. minutuan. Lunak erdiratu zuen baloia eskuin hegaletik eta Solísek jaso zuen hau. Edonola ere, defentsa batek jo ondotik, kornerrera joan zen jaurtiketa. Hurrengo jokaldian, Rayo Majadahondak bere aukera aprobetxatu zuen eta Cortések sartu zuen taldearen lehen gola, markagailuan aitzina hartuz.
Bigarren zatian, hobeki zelairatu ziren irundarrak eta segidan lortu zuten neurketa berdinketa. 48. Minutuan, Escobarrek sartu zuen gola eta banakoa jarri zuen txuribeltzentzat. Hurrengo minutuetan, markagailua iraultzeko aukera ere izan zuten Idiakezen mutilek, baina ezin izan zuten errematatu. Etxekoek ere, azken momentuetan, hiru puntuak eskuratzeko aukera izan zuten, baina Charly Perezek bi geldiketa on egin zituen.
Horrela, berdinketa batekin, puntu bat ekarri zuen bueltan Real Unionek etxera. Hurrengo asteburuan Galera bueltatuko da talde txuribeltzak, Real Sociedad Bren kontrako derbia jokatzeko. Igandean ospatuko da, otsailaren 17an, 16:00etan.
(Argazkia: Rayo Majadahonda)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...