REAL UNIONEK PUNTU BAT GEHIAGO BATU DU SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT GEHIAGO BATU DU SAILKAPENEAN

Talde txuribeltzari SD Logroñesen aurkako neurketak ihes egin dio azken minutuetan, eta banako berdinketarekin bukatu du

Real Unionek bana berdinduta bukatu du SD Logroñesen kontra gaur eguerdian jokatutako neurketa. Bigarren zatian iritsi dira bi golak, lehena etxekoen aldekoa. Nacho Sanchezek 1-0ekoa ezarri badu ere, azken minutuetan Silventek baloia sarera sartu eta 1-1ekoa eskuratu du, puntuak bi taldeen artean banatuz.

Lehen zatian etxeko taldeak eduki ditu gola sartzeko aukera gehienak. Lehena partidua hasi eta bostgarren minutura izan da, Chema Nuñezek egindako erdiraketa batekin. Hala ere, aurkako atezainak ongi gelditu du baloia. Hurrengo abagunea Kijeraren erdiraketaren ondotik etorri da. Gaguak buruz errematatu du hau, baina ezin izan da atera iritsi. SD Logroñes ere saiatu da markagailuaren aurreratzen, eta aukera garbi bat eduki du. Unzueta bakarrik gelditu da Irazustaren aitzinean, baina azken honek geldiketa eder bat egin eta baloira kornerrera bidali du. Atsedenaldira iritsi baino lehen, talde txuribeltzak azken aukera izan du gola sartzeko. Kijerak, berriz ere, Gaguari pasatu dio baloia, baina honen jaurtiketa gora joan da.

Bigarren zatia ere bide beretik hasi da, baina oraingo honetan arrakastarekin bukatu da Real Unionek izan duen aukera. Nacho Sanchezek, 50. minutuan, area ertzetik jaurtiketa gurutzatu bat egin eta baloia sare barrura bidali du, 1-0ekoa ezarriz. Handik gutxira, Kijerak ere hanketan eduki du bigarren gola, baina honekin ez dute asmatu. SD Logroñes berdinketaren bila hasi da orduan, eta hurrengo bi jokaldiak beraientzat izan dira. Unzuetak eta Monroyek gola sartzeko aukera izan dute, baina lehenengoak ez du atean asmatu eta bigarrenaren jaurtiketa ongi gelditu du etxeko atezainak. Aitor Zulaikaren mutilek garaipenarekin bukatu behar zutela uste zutenean, bisitariek berdindu egin dute partidua. Silventek buruz gola sartu du, neurketaren 88. minutuan, eta 1-1ekoarekin bukatu da jardunaldia.

Talde irundarrak puntu bat gehiago batu du sailkapenean, eta orain 10 ditu guztira. Nahiz eta garaipenik ez eskuratu, hurbil izan dute hori eta zelaian erakutsi duten jokoari esker izan da. Orain, Errege Kopako neurketari begira jarri beharko dira txuribeltzak, datorren igandean jokatuko baitute etxean Cadizen aurka, arratsaldeko 18:30ean.

(SD Logroñes)

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika