REAL UNIONEK TALAVERA GARAITU ZUEN EL PRADON
Futbola

REAL UNIONEK TALAVERA GARAITU ZUEN EL PRADON

Irundarrek 1-3ko markagailuarekin irabazi zioten Talavera taldeari urteko azken partiduan

Real Unionek atzo eguerdian jokatu zuen Ligako hamazazpigarren jardunaldia. Oraingo honetan, Talavera de la Reina taldearen aurka aritzea egokitu zitzaion, el Prado zelaian. Bertan, 1-3ko markagailua erdietsi zuten irundarrek eta sailkapenean hiru puntu gehiagorekin bueltatu ziren etxera.

Txuribeltzek indarrez hasi zuten neurketa, eta 11. minutuan izan zuten lehendabiziko aukera baloia sarean sartzeko, area kanpotik egindako falta jaurtiketa baten bidez. Miguel Santos izan zen saiakera egin zuen jokalaria, baina kanpora joan zitzaion. Hala ere, zazpi minutu beranduago Real Unionek aurretik jartzea lortu zuen. Orduan, Aitor Seguinek hegaletik egin zuen erdiraketa eta Nacho Sanchezek buruz jo zuen baloia ate barrura bidaliz. Lehendabiziko gol honen ondoren, Talaverakoek markagailua berdintzen saiatu ziren, baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu.

Bigarren zatian berriz, irundarrek segidan errematatu zituzten izandako aukerak. Partiduaren 50. minutuan, Sergio Llamasek buruz sartu zuen eguneko bigarren gola, eta 6 minutu geroago, Llamasek berak, hirugarren eta azken gola ere sartu zuen. Markagailua, 0-3an jarri zuten Real Unionekoek eta horrela, neurketa beraien alde epaitu zuten. Jardunaldia amaitzeko 17 minutu geratzen zirenean berriz, etxeko Perales jokalariak baloia sarera bidali zuen eta horrela, aldea pixka bat murriztea ere lortu zuen. Hala ere, ez zen nahiko izan eta Real Union garaipenarekin bueltatu zen Irunera.

Aitor Zulaikak neurketaren ondoren esan zuen moduan, “partidu serio bat egin dugu. Aurretik aurreikusita genuen partidua joan da, eta emaitza alde jarri zaigu. Gauza batzuk hobetu beharra dira, baina jokalariak behar den bezala atera dira zelaira, eta hori ere gauza positiboa da. Merezitako astebeteko atsedena dugu orain, gustora goaz Talaveratik Gabonetara”.

Real Union Gabonetako atsedenera sailkapeneko hirugarren postuan iritsi da, 29 punturekin. Aurretik, Unionistas Salamanca dago kokatuta irundarrekin puntuetan berdintuta, eta atzetik, El Ferrol Racing taldea dago, 28 punturekin.

(Argazkia: Antonio Torres)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika