Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
06 Mai, 2022
Uztailean ospatuko dira, lau astez jarraian, eta dagoeneko izena emateko epea irekia dago
Real Union Klubak antolatutako Udako Campusak berriz ere bueltan izango dira aurten, eskualdeko haur kirolari eta futbolarientzat, denek elkarrekin gustatzen zaienaz disfrutatzeko helburuarekin. Lau astez jarraian ospatuko dira, uztailean, eta 2009 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek eman dezakete izena.
Campusa Stadium Galen egingo da, goizeko 9etatik 13era, nahiz eta Real Unionek ordu erdi lehenagotik eta ordu erdi berandogo arte zabalduko duen haurrak artatzeko denbora (8:30etik 9etara eta 13etik 13:30era). Futbolari lotutako ekintzak egiteaz gain, hainbat txango, hondartzara irteera, bisitak, hitzaldiak, bideoak eta beste jokoez ere gozatzeko aukera izango dute partehartzaileek.
2009 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena kanpalekuetan eta zein asteetan parte hartuko duten ere erabakitzeko aukera izango dute. Asteak hauek izango dira: uztailaren 4tik 8ra, uztailaren 11tik 15era, uztailaren 18tik 22ra eta uztailaren 25tik 29ra. Ekimen honen prezio ere asteen araberakoa izango da. Aste batek 70 euroko kostua izango du, bi astek 130 eurokoa, hiru asteetako egonaldiak 170 eurokoa eta azkenik, lau asteko partehartzeak 220 euro. Anai-arrebek hamar euroko deskontua izango dute asteko, bigarren astetik aurrera. Prezio honen barruan, kamiseta, galtzak, mediak eta motxila bat dago sartuta, baita autobusean egingo dituzten bidaiak eta hamaiketakoa ere.
Dagoeneko irekia dago izena emateko epea, eta ekainaren 28ra arte egin ahal izango da. Klubaren webgunean egin beharko da inskribapena, hurrengo estekan: https://realunionclub.com/eu/udako-campusan/
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...