REAL UNIONEK UKRAINA BABESTUKO DU BIHARKO NEURKETAN
Futbola

REAL UNIONEK UKRAINA BABESTUKO DU BIHARKO NEURKETAN

Klub txuribeltzak rifekin irabazitako guztia Ukrainari babesa emateko bideratuko du

Biharko partidaren harira, Real Unionek hainbat ekitaldi antolatu ditu taldea animatzeko asmoz, eta bidenabar, Calahorrarekin batera adostuta, Ukrainako gerrari ez esango diote. Hori egiteko, bi taldeak neurketaren aurretik “Stop war” leloa izango duen pankarta batekin azalduko dira prentsaren aurrean.

Real Unionek bihar jokatuko du denboraldiko 26. jardunaldia Calahorraren aurka. Klubak erabaki duenez, hitzordu hau aprobetxatuta, bi taldeek babesa emango diote Ukrainari eta bertan gertatzen ari dena gaitzetsiko dute. Horretarako, neurketa baino lehen pankarta bat aterako dute “Stop war” leloarekin. Gainera, Real Union bere bigarren jantziarekin aterako da zelaira, urdin eta horiarekin. Hau guztiaz gaiz, bihar rifekin irabazten duten diru guztia Ukraina-Euskadi Garapenerako Lankidetza eta Elkarte Sozio-Kulturalea bideratuko du, BM Supermerkatuekin elkarlanean, elikagaiak, arropa, higiene pertsonaleko produktuak edo lehen laguntzako materiala eros dezaten. Salbuespen moduan, rifa hauek 2 euroan salduko dira.

Abonatuek lagun bat eraman dezakete dohainik

Aurreko partiduetan egin duen moduan, Klub txuribeltzak aukera emango die abonatuei Stadium Galera lagun batekin hurbiltzeko, lagun horrek sarrera dohainik izango duelarik. Zelaian ahalik eta giro onena sortzea izango da honen helburua. Gainera, goizeko 10:30etatik aurrera, GB Eventosek zelaiaren inguruan animatuko ditu. Musikak jarraipena izango du neurketaren atsedenaldian eta amaieran ere. Ekitaldi hau Corner Txuribeltz tabernarekin batera antolatu du Real Unionek.

Zaletuek pintxoak jateko aukera izango dute

Azkenik, Denok Bat ostalaritza elkartearen laguntzarekin, zaletu guztiei tiket bat banatuko zaie partiduaren amaieran elkarteari atxikitutako 16 establezimentuetan pintxo batez gozatzeko asmoarekin. Gainera, Klubak Ekialdeko Tribunako bost gonbidapen emango dizkie parte hartzen duten establezimendu guztieti, beraien bezeroen artean bana ditzaten. Honekin guztiarekin, Real Unionek Stadium Galen ospatzen diren partidak esperientzia bihurtu nahi ditu zaletuentzat.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika