21 Ira, 2022
2022/23 denboraldiko futbol eskola urriaren 3an hasiko da ehun haur baino gehiagorekin
Real Union Klubak jakitera eman duenez, 2022/23 denboraldiko futbol eskola urriaren 3an martxan jarriko da. Dagoeneko ehun haur baino gehiagok eman dute izena taldeetan eta oraindik ere, izena emateko epea irekita dagoela adierazi dute.
2011 eta 2014 urteetan, biak barne, jaiotako haurrek eman dezakete izena klub txuribeltzeko futbol eskolan. Klubak, gainera, proiektu honek dituen helburuak argitu nahi izan ditu. Alde batetik, “futbolaren praktika etapa guztietan ikastea” izanen da helburu nagusia, baita “sormena, ilusioa eta hobetzeko izpiritua bultatzea” ere. “Talde lana ulertzea eta baloratzea eta erantzukizun, autodiziplina, taldekideekiko, arerioekiko, epaileekiko eta instalazioekiko errespetua izateko ohiturak eskuratzea” izanen dira bertze helburuetako batzuk.
Entrenamenduen ordutegiak ere antolatu dituzte Real Unionen eta hauek izanen dira. 2013 eta 2014an jaiotako haurrek astelehenetan ospatuko dituzte entrenamenduak, 17:30etik 18:45era. Astelehenetan ere, baina 18:45etik 20:00etara, 2012an jaiotakoek entrenatuko dute. 2011. urtekoek berriz bi egunez izanen dituzte entrenamenduak. Astelehenetan 18:45etik 20:00etara eta ostegunetan, 17:30etik 19:00etara.
Izena emateko epea oraindik ere irekita dago eta online egin daitekeela gogoratu du Real Unionek. Matrikula egiteko eta informazio gehiago eskuratzeko, https://realunionclub.com/futbol-escuela/ esteka jarri dute eskuragarri.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...