02 Eka, 2022
Txakolina egiteko prozesua ezagutzeaz gain, taldeak bertako Sutan erretegian bazkaria ospatu zuen
Atzo, ekainaren 1ean, Real Uniongo jokalari, teknikari, mediku eta kontseilariak Hiruzta upategian egon ziren, bertako lan prozesua ezagutzen. Gainera, denboraldi bukaerako bazkaria ospatu zuen taldeak Sutan erretegian.
Real Unioneko lehen taldeak txakolina egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen atzo, Hiruzta upategian egin zuen bisitan. Bertan, mahastien landaketatik txakolina merkatura ateratzen den arte egiten duen bidea erakutsi zieten. Gainera, Marina Vallet de Montanok taldeari azaldu zion moduan, tradizio historiko bati jarraituta egiten dute prozesu guzti hau: “Hiriaren armarriak berak, 1604an, bi mahats-mordo dituen andui bat du goialdean, eta horrek adierazten du jarduera horrek Hondarribiarentzat duen garrantzia”.
Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak gaineratu zuenez, “askoren lehen bisita izatea espero dugu. Hiruztaren proiektua erreferente bat da guretzako. Hemen jaio, finkatu eta modu iraunkorrean hazi” delako.
Mahastiei bisita egin ondoren, Real Unionek egunari eta denboraldiari bukaera borobila emateko, bertako Sutan erretegian bazkaria ospatu zuen.
(Argazkia: Haimar Marcos)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...