07 Eka, 2022
Klub txuribeltzeko bi taldek parte hartu zuten bertan, +35 eta +50 mailetan
Pasa den larunbatean, Real Uniongo Beteranoen bi taldek Donosti Masters Cup txapelketan parte hartu zuten, +35 eta +50 kategorietan. Lehen taldeak ez zituen final-laurdenak gainditu, eta bigarrenak finalerdiak jokatu zituen, baina ezin izan zen finalera iritsi.
+35 mailako taldeak ezin izan zion emaitzen bolada onari jarraipenik eman. 2016. urtetik 31 partida zeramatzan galdu gabe, 21 garaipen eta hamar berdinketekin. Hala ere, oraingoan, lehen fasean multzoko lehen postuan sailkatu bazen ere, final-laurdenetan Ordiziaren kontra hutsera berdindu eta ez zen finalerdietara iritsi.
Real Uniongo Beteranoen beste taldeak berriz, +50 mailakoak, Gran Canaria eta UE Sanseren aurka berdindu eta Panama Legends taldearen kontra galdu ostean, Pont Sant Marie-ren aurrean irabazi zuen eta horrela, finalerdietarako txartela lortu zuen. Azken fase honetan, Irungo taldea Club San Agustin madrildarraren aurka aritu behar izan zen eta, aurreikuspenak beteta, galdu egin zuen. Azkenik, San Agustinek irabazi zuen txapelketa, Panama taldeari gaindituta.
Beterano txuribeltzen hurrengo hitzordua ekainaren 25ean izango da, “Irun Hiria” txapelketan. San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauaren barruan ospatuko da lehiaketa eta Santanderko Real Racing Club eta Pau FC taldeak ere Stadium Galen izango dira jokatzen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...