27 Ira, 2023
Lehiaketa solidario hau irailaren 30ean, larunbata, jokatuko da Taxoaren
Real Uniongo Beteranoek larunbat honetan, irailaren 30ean, FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan parte hartuko dute Taxoaren. Txuribeltzek Reala izanen dute aurkari finalerdietan, eta Osasuna eta Logroñes ere multzo berean arituko dira.
Talde irundarrak Reala izanen dute aurkari larunbat honetan jokatuko duten FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioko finalerdietan. Osasunak eta Logroñesek ere Taxoaren izanen dira multzo berean. Bertze multzoa, Athletic-ek, Sestaok, Barakaldok eta Mirandesek osatzen dutena, Lezamako instalazioetan izanen dira txapelketa bereko finalerdiak jokatzen. Txapelketako bi azpimultzoetako irabazleak Espainiako faserako sailkatuko dira, urriaren 7an Las Rozasen ospatuko dena.
Taxoaren sartzea doan izanen da eta janari iraunkorrak eramaten badira, Janari Bankuari emanen zaio dena.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...