“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
20 Eka, 2023
Errealgo Beteranoen kontra partidu bat jokatu zuten Reale Arenan
Real Uniongo Beteranoek “RS Fundazioaren Eguna”-ren ospakizunetan parte hartu zuten pasa den igandean. Bederatzigarren aldiz antolatu zuten ospakizun hau Anoetan, eta ekitaldien artean, txuribeltzek Errealgo Beteranoen kontra partidu bat jokatu zuten.
Talde txuribeltzean, Javier Garmendiaren aginduetara, Garcia, Majada, Olaizola, Mangas, Gurruchaga, Navarro, Treku, Garmendia, Castro, Bernardo, Garcia, Irazoki, Zugarramurdi, Sanchez, Sagredo, Boned, Felipe, Hernandez, Idarramendi, Gonzalez, Gomez, Laguardia eta Palenzuela zelairatu ziren. Hala ere, Donostiako taldean zenbait txuribeltz ohi ere aritu ziren, tartean, Arteaga, Esnaola, Rodellar, Larrainzar, Martinez, Aizpurua, Brit, Roteta edota Irazoki.
Lehen zatia jokatuta, hutsean joan ziren bi taldeak aldageletara, nahiz eta bisitariek eduki gola sartzeko aukerarik garbiena. Gomezi egindako penalti batean izan zuten irundarrek aitzinetik jartzeko aukerarik garbiena, baina Arteaga ongi gelditu zuen Idarramendiren jaurtiketa, baita segidan etorri zen aldaratzea ere.
Bigarren zatian berriz, etxekoek hartu zuten aitzina Britek sartutako gol bati esker. Hala ere, Real Unionek ez zuen amore eman eta neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan. Laguardiak erematatu zuen buruz Idarramendik egindako erdiraketa on bat eta horrela, bi taldeek ere eraman zuten jardunaldiko saria.
Garaipenik eskuratu gabe, baina zapore gozoarekin, Real Uniongo Beteranoek arratsalde eder batez disfrutatu ahal izan zuten Errelgo jokalari ohiekin batera. Errugbian bezala, “hirugarren denbora” izan zuten eguna borobiltzeko. Orain, txuribeltzen hurrengo hitzordua etxean bertan izanen da. Heldu den larunbatean, ekainaren 24ean, Irun Hiria VI. Txapelketa ospatuko baitute UD Aretxabaleta eta Torrelavegako Real Sociedad Gimnástica taldeekin batera.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...