SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK

Erroibide bolada bikainean dago, Sallekoren aurka errenkadan lortutako laugarren garaipena erdietsi zuten (71-64)

Bigarren itzuli bikaina egiten ari da Erroibide taldea, jokatu dituzten bost neurketetatik lau irabazi dituzten eta zazpigarren posturaino igo dira. Lehen aldiz denboraldian emaitza positiboarekin kokaturik daude, zortzi garaipen eta zortzi porrotekin eta playoffak geroz eta gertuago dituzte. Irundarrak zazpigarren sailkatuak dira eta San Prudentzio taldea hiru garaipenetara dituzte soilik.

Aurrean Salleko taldea izan zuten, hain zuzen Erroibideren atzetik zegoen eta ligako talde borrokalarienetako direnak. Sestaotarrek bikain hasi zuten neurketa, hiruko lerrotik botatzen zituzten jaurtiketak uztailean sartu zituzten lehen abantailak lortuz. Laurden batean 28 puntu sartzeko gai izan zen kanpoko taldea, baina Erroibidek eutsi egin zuen eta lehen laurdena 18-28koarekin bukatu zen.

Bigarren laurdenaren hasiera bide beretik joan zen, Sallekok 16 puntuko abantaila izan zuen ere, baina Sergio Martinen jokalariek beti bezala adorez erantzun zioten talde bizkaitarrari eta lehen zatiko galera murriztea lortu zuten. Bigarren laurdena 18-12 garaitu zuten irundarrek eta atsedenaldira 36-40ko markagailuarekin iritsi zen.

Hirugarren laurdena oso berdindua izan zen, bi taldeek defentsan hobetu zuten eta saskiratzeak geroz eta zailagoak bihurtu ziren. Bi punturengatik bizkaitarrak nagusitu ziren hirugarren laurdenean eta laurden baten faltan neurketaren garaipena sei puntutan zegoen (47-53).

Azken laurdenean ordea Erroibidek maisuki garaipena etxean geratzea erdietsi zuen. Sallekok 11 puntu egin zituen soilik, Erroibidek ordea 24. Bikain mugitu zuten baloia, jaurtiketa onak burutu zituzten eta defentsan betiko moduan ibili ziren. Amaierako emaitza 71-64 izan zen, denboraldiko zortzigarren garaipena Erroibiderentzat.  

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika