28 Eka, 2015
Denboraldiaurrean erakutsitakoa berretsi du Hondarribiak San Miguel Ligako lehen jardunaldian. Txapeldunak joan den urteko mailari eutsi dio Malagan, Mediterraneo itsasoan. Euskadi Basque Country bandera irabazi du, eta lehen hamabi puntuak eskuratu ditu. Horretarako, erlojuaren aurkako lasterketa itzela egin behar izan du Ama Guadalupekoak. Bigarren txandan ez du aurkaririk aurkitu. Hasieratik hartu du estropadaren burua, eta aurreko txandako erreferentziaren aurka aritu da. Azkenean lortu du Urdaibairen marka hobetzea, aldea bost hamarrenekoa izan bada ere.
Azken sailkapenean Orio izan da hirugarren, eta Kaiku laugarren. Dena den, nahiko urrun izan dituzte lehen bi sailkatuak. Momentuz, Hondarribia eta Urdaibai dira talderik indartsuenak. Kantauri itsasotik kanpo jarraituko du San Miguel Ligak hurrengo bi jardunaldietan. Galizian izango dira estropadak datorren asteburuan, Sanxenxon eta Moañan.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...