SANTIAGOTARRAK LEHIAN BAÑOLAS, LEGUTIANO ETA SEU D´URGELLEN
Arrauna

SANTIAGOTARRAK LEHIAN BAÑOLAS, LEGUTIANO ETA SEU D´URGELLEN

Irungo klubeko kirolariek emaitza onak lortu zituzten Espainiako Open-ean, Gipuzkoako Ligan eta Espainiako Kopan

Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko eta eslaloneko ataleko kirolariak lehiatzen ibili ziren pasa den asteburuan. Lehenengoek Bañolasen ospatu zen Espainiako Open-ean parte hartu zuten, baita Legutianon egin zen Gipuzkoako Ligako laugarren jardunaldian. Bigarrenak berriz, Seu d´Urgellen izan ziren Espainiako Kopako lehen proban.

Aulki mugikorreko arraunlariak Bañolasera (Girona) bidaiatu zuten pasa den asteburuan, bertan Espainiako Udaberriko Opena lehiatzeko asmoz, eta Espainiako selekzioan toki bat irabazteko helburuarekin. Santiagotarrak klubeko sei arraunlarik parte hartu zuten estropadan, eta horietako bik lortu zuten Espainiako Federazioak antolatutako lan taldeetan sartzea. Alde batetik, Aitzpea Gonzalez hirugarren postuan sailkatua zen, eta munduko kopa prestatzeko łan talderako txartela ere eskuratu zuen. Beste aldetik, Naroa Zubimendik 23 urtez azpiko kategorian lehenengo postua lortu zuen eta beraz, maila horretako Espainiako selekzioan lekua ziurtatu zuen.

Apirilaren 10ean, igandea, Santiagotarrakeko aulki mugikorreko beste arraunlari batzuk Gipuzkoako Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten Legutianon. 45 kirolari joan ziren guztira, 22 ontzi desberdinetan. Lehenengo postua eskuratu zuten arraunlariak hauek izan ziren: Asier Regueiro skiff absolutuan, Jone Laguardia eta Elaia Saenz kadete mailako scull bikoitzean, Ainhoa Zapiain skiff absolutuan, Ander Ibargoien eta Alex Conde jubenil mailako scull bikoitzean, Elaia Saenz kadete mailako skiffean, Ander Ibargoien jubenil mailako skiffean eta Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez Lacar eta Maialen Bengoetxea kadete mailako scull laukoitzean.

Muturreko Eslaloneko Espainiako Kopa

Beste aldetik, pasa den asteburuan ere, Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan Muturreko Eslaloneko Espainiako Kopako lehenengo proba ospatu zen eta bertan, Santiagotarrakeko Ur bizietako saileko bederatzi kirolarik parte hartu zuten. Irundarrek, Atletico San Sebastian eta Cadi Canos Kayak kluben atzetik, taldekako hirugarren postua eskuratzeaz gain, K1 senior mailan zilarrezko domina lortu zuen Klara Olazabalek. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika