Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
15 Aza, 2022
Eslaloneko Euskadiko Txapelketa ospatu zen Pauen eta Santiagotarrak-ek 22 domina eskuratu zituen bertan
Eslalon Olinpikoko Euskadiko Txapelketa ospatu zen Pauen pasa den azaroaren 12an. Santiagotarrak taldea bertan izan zen 24 piraguistekin. Taldekako bigarren postua eskuratzeaz gain, kirolariek 22 domina lortu zituzten guztira larunbateko jardunaldian.
Lauren Lacaban K1 kadetean, Aitor Iriondo K1 juniorrean, Xabier Taberna K1 beteranoan, Oier Diaz C1 kadetean, Oier Amianok, Oier Olasok eta Asier Martinezek osatutako patruila K1 kadetean, Mikel Altunak, Ekhi Diazek eta Hasier Rodriguezek osatutako patruila K1 seniorrean, Oier Diazek, Lauren Lacabanek eta Oier Olasok osatutako patruilak C1 kadetean eta Telmo Otegik, Javier Arruabarrenak eta Aitor Iriondok osatutako patruilak C1 seniorrean urrezko dominak irabazi zituzten. Bigarren postuan berriz, Unai Santacruz K1 kadetean, Javier Arruabarrena K1 juniorrean, Xabier Manterola K1 beteranoan, Klara Olazabal C1 seniorrean, Lauren Lacaban C1 kadetean eta Unai Santacruzek, Lauren Lacabanek eta Oier Diazek osatutako patruila K1 kadetean sailkatu ziren.
Datorren larunbatean, azaroaren 19an, Eslaloneko Euskadiko Kopako azken proba ospatuko da Orthezen. Honekin Santiagotarrak taldeak piraguistek 2022ko denboraldiari bukaera emanen diote.
Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean
Santiagotarrak taldeko kadete...
Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak
Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...
Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...