SARA VILLASANTEK ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBAK IRABAZI ZUTEN TXINGUDI KORRIKA

Hanbike modalitatean, Ion Galarraga izan zen lehen postuan helmugaratu zena

Urriaren 1ean ospatu zen Txingudi Korrikaren XXIII. edizioa. Aurten, gainera, lehen aldiz homologatua zen lasterketaren ibilbidea eta estreinaldi honetan, 500 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten. Arratsaldeko protagonistak aldiz, hiru izan ziren: Sara Villasante, Jose Antonio Gomez de Arriba eta Ion Galarraga. Hiru hauek lasterketako irabazleak izan ziren, emakumeen, gizonezkoen eta hanbike-n modalitateetan hurrenez hurren.

Sara Villasantek bi garaipen garrantzitsu lortu zituen larunbateko jardunaldian. Izan ere, lehen postua eskuratzeaz gain, bere marka hautsi zuen eta lasterketako errekorra ere lortu zuen. 35:24ko denborarekin, antolakuntzak banatzen duen sari berezia jaso zuen Villasantek. Jose Antonio Gomez de Arribak ere, azken urteetan bigarren postuan helmugaratu ondotik, aurten garaipena eskuratu zuen larunbatean, 32:19ko denbora eginez. Azkenik, Ion Galarragak irabazi zuen Handbike modalitatean, Mikel Goikoetxea garaitu ondoren, 28:26koarekin. Gainera, aipatu beharra dago, Oliver Blanquet izan zela Joelette kategorian partehartzaile bakarra eta 1:08,25ko denboran osatu zuela lasterketa.

Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txiki

Txikienek ere Txingudi Korrikaz gozatzeko aukera izan zuten larunbat goizean, Stadium Galeko inguruetan, Laboral Kutxaren laguntzarekin. Guztira 250 haurrek hartu zuten parte lasterketan, beraien gurasoekin batera edo bakarrik. Korrika egin ondotik, gainera, hamaiketakoa ere izan zuten Super Amara eta Adam Foods-en eskutik.

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika